sábado, 19 de diciembre de 2009

OMENALDIA ANE MIREN ALBERDI URIZARRI.








Entrenatzailearekin

Dantzariarekin eta Helmugako zuzendaritzakoekin



Helmugako zuzendaritzarekin.





"HELMUGA" Zaldibarko Emakumeen Taldeak antolatuta Ane Miren Alberdik omenaldia jaso du, arku tiratzaile kirolari legez izan dituen lorpenengatik, haundiena Europako txapeldunorde bere mailan. Familiaren, lagunen eta herritarren parte hartzearekin, lehenengo aurreskua dantzatu du Carlos Praderak udaletxe plazan eta gero udal batza aretoan bere entrenatzaileak eta Helmugako zuzendaritzakoek beren kirol jarduera goraipatu dute. Ane Mirenek emozio handiarekin eskerrak eman ditu, gero berak eta entrenatzaileak ere opariak jaso dituzte, azkenik mokadutxoak eta edariak denontzat.

jueves, 3 de diciembre de 2009

Argazki lehiaketa-Irabazleak

1. saria: Juan Antonio Palacios (Eibar), “Venecia” argazkiarekin.



2. saria: Iker Olaetxea (Iurreta), “Barrika” argazkiarekin.



3. saria: Aitor Aulestiarte (Berriz), “Jare” argazkiarekin.


Herriko saria: Iñigo Bernedo Belar, “Guerrero Masai” argazkiarekin.
Guztira 50 partehartzaile izan dira 97 argazkirekin, 26 Durangaldekoak eta hauetatik 14 zaldibartar.
Han sido 50 fotógrafos los participantes con un total de 97 fotos, 26 son del Duranguesado y entre ellos 14 de Zaldibar.
Textos tomados del blog de Ilargi
Fotos Antonio V



viernes, 27 de noviembre de 2009

BELAR-META. ALMIAR.



Orain belar-metak kaleetan ipintzen dira, etxeen artean. Hiztegian begiratuta ikasi dut "belar-meta" espainolez "almiar" esaten dela.

lunes, 16 de noviembre de 2009

KENDU!!!



Zaldibarren badago kale bat lau atarirekin, horietariko hirutan oraindik frankismoko sinbologiadun plakak dituztenak kanpo aldean, bertatik pasatzen naizen bakoitzean neure buruari galdetzen diot zergatik ez dituzten kentzen, eta ez dut erantzunik aurkitzen.
Sinbologia frankista guztiak kendu egin behar dira behingoz eta ez publizitatearekin estali bakarrik.

lunes, 2 de noviembre de 2009

BOTA PINUE!






"Ikusi duzu sekula bere buruaz
beste egin duen pinurik?"
Miguel Torga, Egunkaria (1932-1987)

Aipu hau Unai Elorriagaren Londres kartoizkoa da liburutik kopiatu dut.







Santamañezarren egin genuen auzolanaren ondoren profesionalen lana etorri da, desbrozadorakin belarra eta sasiak kentzen aritu dira, baita pinuak kentzen ere, goiko aldeak orain landa itxura gehiago dauka, eta beheko aldean nabarmenago ikusten dira guk markatutako zuhaitzak.

sábado, 24 de octubre de 2009

AUZOLANA SANTAMAÑAZARREN.


























Gaur goizean kuadrilatxoa bildu gara auzolana egiteko Santamañazarren, Zaldibarko udalak erosi zuen lur zatian. Kurutzetik pistaraino dena garbi, zuhaitzik gabe utzi nahi da, begiratoki bezala gelditu dadin, eta pistatik beheko piñariraino basoa egin nahi da bertako espeziekin. Gaurko lana beheko zati horretan dauden bertako espezien zuhaitz eta zuhaixkak zinta zuri-gorriarekin markatzea eta beraien ingurua apur bat garbitzea izan da. Horrela zati hori garbituko duen enpresak jakingo du horiek dauden bezala utzi behar dituela garbiketa eta zuhaitz berriak sartzeko zulaketa lana egiten duenean.
Lan egiteko leku oso aldapatsua eta sasi eta piñu arramez beteta zegoen arren, bildu garen hamabost bat lagunek gogotsu ekin diogu lanari, hamaiketakoaren, eguraldi ederraren eta zenbaitzuren umore onaren laguntzarekin. Gaztainondoa, haritza eta urkia dira gehien agertzen diren zuhaitzak, elorri, pago, sahats eta urritz apur batzuk ere badaude.
Zuhaitz berriak sartuko direnean beste auzolan bat egingo da, nahi dugun denon artean landatzeko, horrela lur zati hori guztiona izango da eta guztion artean zainduko dugu.