miércoles, 25 de febrero de 2009

Ihauteriak










Orain bezala lehengo zaldibartarrak ere mozorrotzen ziran. Lehenengo argazkian 1927. urteko ihauterietan Josefa Berazaluze eta Secundina Sarriugarte ageri dira, besteak laurogeita bi urte beranduagokoak dira(2009).
La primera foto es de los carnavales de 1927 (del libro de fotos antiguas de Zaldibar editado por Ilargi Argazki Taldea y la ayuda de Gerediaga Elkartea, BBK y el Ayuntamiento de Zaldibar) y el resto de las fotos son de ayer, 24 de febrero de 2009.

viernes, 20 de febrero de 2009

Eguenzuri. Jueves gordo.





Atzo 2009ko otsailak 19, eguenzuri egunaren ohitura jarraituz eskolako umeak kalez kale ibili ziren eguenzuri koplak abesten, taldeka beren makilakin erritmoa markatuz eta diru zorroetan jendeak emandako dirua batuz.
Hauek dira koplak:

Eguen zuriko eguna
Jainkoak berak egina
eskola mutilak ibilteko
limosna on baten bila

San Kasiano obispua
eskola maisu jakituna
Jesukristoren fedeagaitik
odola emon ebana

Hor orgian goian goldia
haren ganian belia
etxe hontako nagusi jauna
nekazari langilea

Santu hau bitarte dala
ez eizu izan okerrik
orain bagoaz danok aurrera
agur danori eginik

Poltsan baditut errial bi
bata besteakin dira bi
etxe hontako etxekoandriak
Ama Birjiña dirudi

eta azken bertso bat bihurkeria moduan, suposatzen dut, diru gutxi ematen zutenentzat:

Etxeko andra mondogo
hik eztok asko emongo
hik emotonan diruagaz
etzonau asko edango