sábado, 24 de octubre de 2009

AUZOLANA SANTAMAÑAZARREN.


























Gaur goizean kuadrilatxoa bildu gara auzolana egiteko Santamañazarren, Zaldibarko udalak erosi zuen lur zatian. Kurutzetik pistaraino dena garbi, zuhaitzik gabe utzi nahi da, begiratoki bezala gelditu dadin, eta pistatik beheko piñariraino basoa egin nahi da bertako espeziekin. Gaurko lana beheko zati horretan dauden bertako espezien zuhaitz eta zuhaixkak zinta zuri-gorriarekin markatzea eta beraien ingurua apur bat garbitzea izan da. Horrela zati hori garbituko duen enpresak jakingo du horiek dauden bezala utzi behar dituela garbiketa eta zuhaitz berriak sartzeko zulaketa lana egiten duenean.
Lan egiteko leku oso aldapatsua eta sasi eta piñu arramez beteta zegoen arren, bildu garen hamabost bat lagunek gogotsu ekin diogu lanari, hamaiketakoaren, eguraldi ederraren eta zenbaitzuren umore onaren laguntzarekin. Gaztainondoa, haritza eta urkia dira gehien agertzen diren zuhaitzak, elorri, pago, sahats eta urritz apur batzuk ere badaude.
Zuhaitz berriak sartuko direnean beste auzolan bat egingo da, nahi dugun denon artean landatzeko, horrela lur zati hori guztiona izango da eta guztion artean zainduko dugu.

miércoles, 14 de octubre de 2009

ISUNAK. MULTAS.


Zaldibarren trafiko seinaleak errespetatzen ez direnez, ertzainek isunak jarriko dituzte aurrerantzean, horrela dio behintzat azken udal bandoak. Solozabal poligonoan dagoen seinale hori gutxienez errespeta dezagun , bestela hirugarren seinale bat ipintzen badute leku berean, herriko eta inguruko ikuspegia ere kenduko digute.

Como en Zaldibar parece que no respetamos las señales de tráfico, en adelante la Ertzaintza nos pondrá multas a los que no las respetemos, según nos han informado en el último bando municipal. Por lo menos respetemos la señal que se ve en la foto del polígono de Solozabal, porque puede que la tercera señal que pongan ahí quiten las vistas del paisaje a todos los paseantes de esa zona, que son muchos.

sábado, 10 de octubre de 2009

TATUATE TU.




Hoy en día hay más medios de expresión que nunca, tanto electrónicos como tradicionales, tanto redes sociales como el papel, la pintada, la pancarta, etc, por eso dejemos en paz a los árboles y no les hagamos daño para dejar nuestros mensajes, por eso al que hizo esas marcas en este viejo haya de Aginaga (antes de la última cuesta que da a la cumbre de Santamañezar, donde señalan hacia un lado San Lorenzo y hacia el otro Amezorbe) TATUATE TU!!!