lunes, 20 de diciembre de 2010

Xabier Lete, goian bego



Xabier Lete joan jaku, baina bere poema eta abesti ederrak gure artean egoten jarraituko dabe...

XALBARORREN HERIOTZEAN


Adiskide bat bazen
orotan bihotz-bera,
poesiaren hegoek
sentimentuzko bertsoek
antzaldatzen zutena.

Plazetako kantari
bakardadez josia,
hiltzen lihoa iruten
Bere barnean irauten
oinazez ikasia...
ikasia.

Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
Mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.

Hesia urraturik
libratu huen kanta,
lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik
aske senditu nahirik.

Azken hatsa huela
bertsorik sakonena,
inoiz esan ezin diren
estalitako egien
oihurik bortitzena...
bortitzena.

Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
Mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.

sábado, 4 de diciembre de 2010

BERTSO-PILOTA.



Olazar pilotalekuan atzo gauean jokatu zen bertso-pilota jaialdia. Lehenengo partidan Mallabiako neska mutilek Zaldibarko mutilak garaitu zituzten.
Bigarren partidan gorriekin Egaña eta urdinekin Lizaso aritu ziren botillero lanetan, aholkuak bertsotan emanaz, Lizaso serio antzean Mikel Goñirekin eta Egaña ezin barregurari eutsiz bere adinkidea den Fernando Arretxerekin edo agian honen muñekerengatik izango zen, zeren urrundik "piperpotoa" ematen baizuten.









Esparadrapoa eta takoak eskularru bat bezela ipintzen ditu Arretxek, eta muñekeretan leku estrategikoan ipintzen du esparadrapoa, urrundik "piperpotoa" (Españako banderaren koloreak) ematen duela.


jueves, 2 de diciembre de 2010

XIX. EUSKAL HERRIKO TRIKITILARI GAZTEEN TXAPELKETA.


Igandean Olazar pilotalekuan Euskal Herriko XIX. Trikitilari Gazteen Txapelketa jokatu zen. Pilotalekua ia osorik bete zen zortzi bikoteren doinuak entzuteko. Zortzirek Bizkaiako trikitixa, porrusalda, Azkorgain fandangoa eta arin-arina jo behar zuten. Txapeldunak Etxalarretik etorritako Itsaso eta Irune Elizagoien izan ziren.
















Txapeldunak txapela eta garaikurrekin.




Txapelduna (igandeko irabazlea) beste txapeldun batekin, Josemari Iriondorekin, lehen "Zaldibarko Trikitixa" izenagaz ere ezagutzen zena.

jueves, 11 de noviembre de 2010

Un detalle a Ruben

El pasado día 22 de Octubre, pudimos asistir a un emotivo acto de reconocimiento a la labor de Ruben Perez, en el año que ha conseguido su primer triunfo como profesional, fue algo sencillo, como es él, como la gente que lo organizó.

Tuvo lugar en la terraza del bar Izukari, José Ramón y Alvaro, grandes aficionados al ciclismo, tuvieron este bonito gesto con "nuestro" ciclista que estuvo arropado por varios compañeros y amigos, haciéndolo extensivo al pueblo de Zaldibar.
El encuentro, en el que se hizo entrega de unas placas conmemorativas, concluyó con un lunch, en el que l@s vecin@s, compartimos un rato de charla con ciclistas en activo y viejos conocidos de las carreteras.





Alvaro y Maitane haciendo entrega de las placas



El protagonista del día, observando uno de los obsequios.


Con nuestro primer ciclista en llegar al profesionalismo, Iñaki Aiarzaguena





Y rodeado de los amigos que no quisieron perderse este momento.
Ismael lejarreta, Mikel Filgueira, Unai Etxebarria, Ruben, Unai Uribarri, Mikel Pradera e Iñaki.
Gracias a tod@s por esos momentos pasados y..... no dudo que otros tan buenos y por llegar.




lunes, 1 de noviembre de 2010

AUZOLANEAN EGINDAKO BASOA AURRERA DOA.

Santamarinazarren Udalak erositako lur sailean egunotan egin duten garbiketarekin ederto ikusten dira auzolanean landatutako zuhaitz gehienak aurrera doazela, eta goiko aldean landa garbia gelditzen dela ikuspegirako.














jueves, 28 de octubre de 2010

UDAZKENEKO ORKIDEA.

Udazkenean ere orkideak loratzen dira, argazkietan ikusten dena "Spiranthes spiralis" da, Zaldibarren herrian bertan loratu da Goierri auzorako bideko landa batean. Izen arrunta inglesez bakarrik aurkitu dut, "autum lady's-tresses" euskaraz "udazkeneko emakume trenza" izango litzateke. Oinarrian hostozabal batzuk ditu eta ondoan 30 zm.ko zurtoinaren inguruan hogei inguru lore txikitxoek espiral bat egiten dute, hortik bere izena.