viernes, 19 de marzo de 2010

DURANGALDEKO 55.TXISTULARI EGUNA.
















Durangaldeko 55. txistulari eguna ospatu da gaur Zaldibarren, eta 1956. urtean lehenengoz ospatutako Durangaldeko txistulari eguna antolatu zuen Juan Lasuenek omenaldia jaso du.
Lehenengo kalejira izan da, gero kontzertua San Andres elizan, Alex Agirrebeitiaren zuzendaritzapean, bertan Juan Lasuenek omenaldia jaso du eta bukatzeko Zaldua plazan Erregelak dantzatu dira.