viernes, 14 de mayo de 2010

UDAL LIBURUTEGI BERRIAREN INAGURAZIOA.

Lehenengo, alkatesaren hitzalditxoa udal liburutegiaren historiari buruzkoa. 1972. urtean zabaldu zen Gerediaga Elkartearen laguntzarekin, orduko Gerediagako lehendakaria Balendin Lasuen zen, argazkian beste aldean Jon Irazabal dago, gaur egungo Gerediaga Elkarteko buruetako bat, Balendin Lasuenen ondoan Josune Ariztondo, Bizkaiko Kultura Diputadua.
Liburutegia zabaldu zenean 700 liburu inguru zeudela esan dute eta gaur egun 13000tik gora.


Ondoren, giza kate bat egin da azken liburuak liburutegi zaharretik berrira eramateko, alkatesak azken liburuak banatu ditu, jarraian Lasuen, Irazabal, Ariztondo eta zenbait zinegotzik pasatu dituzte liburuak eta gero batez ere gaztetxoek pasatu dituzte liburuak udal liburutegi berriraino.








Liburutegi berriaren atean xingola ofiziala moztu dute agintariek.

Gaztetxoak argazkian atera nahian.


Hor daude 13000 liburu, disko eta DVDak denon gozamenerako.

miércoles, 12 de mayo de 2010

PABOI HANDIA.

Zaldibarko alde zaharrean artutakoa da honako argazki hau. Paboi handia izeneko gau tximeleta ikus daiteke (espainolez "gran pavón" eta izen zientifikoa Saturnia pyri ) . Europako tximeletarik haundiena da, hamar eta hamabost zentimetro arteko zabalera izaten du. Argazkikoak ere hamabost bat zentimetro izango zituen.

BASOETAKO BITXIKERIAK.



Amezorbe inguruan pinu landaketa baten pinu bakoitzak plastikozko poltsa batekin agertzen da.Plastikozko poltsak birziklatzeko metodo berriren bat izango ote da? Zenbait herritan zaborra biltzeko atez ateko metodoa jarri dute martxan, baso honen jabeak pinuz pinu metodoa asmatu ote du?





Santamarinazar eta Aixola artean izei erraldoi batzuk daude, aurreko landaketa batetik bota gabe utzitako zortzi bat ale. Oinarrian lau bat metrotako perimetroa dute eta altueran hogei metrotik gora seguruenik.
Argazkietan ikus daitekeenez hor nago Luciorekin Yosemite Parke Nazionalean bagina bezala.

lunes, 10 de mayo de 2010

SANTAMARINAZAR GARBITZEN.







Maiatzak bi, igandean , Santamarinazar tontorrean zeuden abarren eta enbor zatien piloei su eman zitzaien beste auzolan batean, horrela aurrerantzean tontor inguruak itxura hobea izango du.