sábado, 23 de julio de 2011

JAIENGATIK ZORIONTZEKO.


Jai oso onak antolatzen dituztenak Zaldibarko goierritarrak santamañetan, hain onak ze Juan Gorriti eskultorearen belarrietara ere heldu dira jaien arrakastaren oihartzunak, eskertze moduan eskultura hau oparitu die Goierriko soziedadekoei.

http://www.eitb.com/videos/television/capital-cultura/detalle/639197/capital-cultura-juan-gorriti-leopoldu-zugaza

helbide horretan Juan Gorriti ezagutzeko aukera dago, bertan telebistarako berari eta Leopoldo Zugazari elkarrizketa interesgarria egiten diete.

ETA LARUNBATA GAUEAN...


Lehenengo abestu Luhartzekin.



Gero dantzatu.










Eta tarteka edan(kamiseta gorrian dioenez, EDAN erromeri show).

jueves, 21 de julio de 2011

LARUNBATA ARRATSALDEA GOIERRIN.


Aritza Rodriguez eta bere lagunek kale antzerki ikusgarria eskainu zuten arratsaldetik. Tartean Italiatik etorritako Pelotini anaiak ere.



Txina urrunetik Txan Dal eta Txin Txin ariketa oso zailak eta magia ez hain zailak egin zituzten.
Aritzak esan zidanez Txan Pu etxean gelditu zen.













Antzerkia amaitu zenean txokolatea eta bizkotxoak umeentzat eta motero nagusi hauentzat ere.

domingo, 17 de julio de 2011

LARUNBATA GOIZA GOIERRIN.


Goierriko Santa Marina jaietan larunba egun bikaina izan zen, lehen ordutik sukaldariak (irudiotan Nieves, Etxeba eta Txifli, sukaldari bikainak) eta laguntzaileak paella eta makailao lehiaketarako kazolak prestatzen dituzte.



Bitartean umeek ez dute gauza gehiegirik behar jolasteko.


Egun alaia benetan.



Etorkizuna ziurtaturik dago, jolastuz eta ikasiz.





Herriko trikitilariek giroa berotu zuten eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan.



Epaileak beren sekretario periodistarekin.



Jon Iriondo, asteburuko protagonistetako bat, Zaldibarko argazki rallya irabazi duelako (zorionak Jon), irudi honetan egunkarian bere izena irakurtzen ari da.




Bazkalostean, mus eta briska txapelketak jokatu ziren barrakoian eta ermita inguruan gaztetxoak ere kartetan jokatzea gustatzen zaiela erakursi zuten.

MENDI MARTXA.


Zaldua Mendi Taldeak antolatzen duen urterko mendi martxan 80 martxoso atera ziren Zaldua plazatik Oiz alderantza, goizeko zazpiretan, ordu erdi beranduago bi zaldun agertu ziren zaldiekin martxa egiteko asmoarekin.