sábado, 29 de octubre de 2011

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK (2)

Lehenengo bisita gidatuak Zaldua plazako eraikinak eta San Andres Eliza nabarmenduz. Gauzarik aipagarrienak XV. mendeko harrizko erretaula (lehen elizpan zegoena eta orain eliza barruan) eta gangaren egurrezko nerbioak (originalak direlako leku gutxitan bezela) direla esan digu gidariak.


Gero pilota partida elizpan eta tarteka Eneko Abasolo "Abarkas" bertsolariak jokalariak bertsoekin animatuz.

Eta bukatzeko Iurretako neska dantzariek, berriki berreskuratu den emakumezkoen soka dantza egin dute Zaldua plaza erdian, neska dantzariek ikusleen artean dauden gizonezkoak ateratzen dituzte, lehenengo beraiei eskaintzen diete dantza bat eta gero dantzarien sokan sartzen dituzten azkenean denek elkarrekin dantzatzeko. Kostatu zaie gizonezko dantzariak ateratzea plaza erdira baina gero atzera egiterik ez zegoenez denek dantzatu dute.













martes, 25 de octubre de 2011

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK ZALDIBARREN.




"Argiak eta aurrerapena. Bizkaia Ilustrazioaren garaietan" izenburuarekin jardunaldiak antolatu dira Bizkaian zehar. Gure herrian datorren larunbatean izango da, goizeko hamar terdietatik hamabietara "Elizaldeko plaza:gune zibila" izeneko bizita gidatua, eta ordu bata terdietan "Elizaldeko plaza: gune soziala" izenburuarekin, pilota, bertso eta dantza. Banatu diren programetan, batzeko lekuak ez daude oso zehaztuak, lehena Zaldibarko Plaza eta bigarrenerako Zaldibarko frontoia jartzen duelako.



viernes, 21 de octubre de 2011

GAIZKA ZABARTE BERE NOBELA AURKEZTEN.


Gaizka Zabartek Donostiako Udal Liburutegiko sotoan aurkeztu zuen atzo "ZAHARRAK EZ ZUEN HIL NAHI" nobela.
Sotoa izango da, baina nobelari ondo egokitzen zaion kokapena ere ematen du, katakunba, panteoia edo nitxo erraldoia ematen du, edo ehorzlearekin zita egiteko leku aproposa, argazkiak nire arreba Mariak egindakoak dira, ni ez nintzelako han izan, baina nobela irakurri dut eta asko gustatu zait.
Hemendik aurrera izango dira beste aurkezpen eta liburu sinatze gehiago, bejondaizula Gaizka.



Anboto aldizkarian egin dioten elkarrizketa:
http://www.anboto.org/albistea/10360/orain-lau-urte--idatzi-nuen-nobela-gordeta-eduki-dut/

domingo, 16 de octubre de 2011

GAIZKA ZABARTE IDAZLE.






Azala, kontrazala eta barruko argazkia.


Gaizka Zabartek datorren ostegunean (urriak 20) aurkeztuko du bere nobela, Donostiko Udal Liburutegiko sotoan goizeko 11:00etan. Susa argitaletxearen eskutik kaleratu berri du bere liburua Gaizkak. Nik www.susa-literatura.com webgunean irakurri dut lehenengo kapitulua eta irakurtzen jarraitzeko gogoz gelditu naiz, baina liburudendan erosi arte itxarongo dut irakurketa jarraitzeko. Bitartean sarean aurkitu dudan sinopsi hau kopiatuko dizuet:
"Ehorzleak larunbatean goizeko zortzietan telefonoz deitzen badizu, esanez zurekin hitz egin nahi duela eta ordubete barru hilerrira joateko, harritu egingo zara. Baina, ordubete barru, zure aitaren obi gainean eserarazi eta ehorzleak esaten badizu kontu txiki bat daukala zure aitari buruzkoa, orduan hunkitu eta aztoratu egingo zaitu.
Heriotzazkoa eta maitasunezkoa da Gaizka Zabarteren nobela, ustekabez eta umorez zipriztindua eta dotorezia apartaz ondua"

jueves, 13 de octubre de 2011

LEHENENGO HERRI BATZARRA.

Larunbatean udalak deitutako lehenengo herri batzarra egin zen, 210 zaldibartar batu ginen Olazar pilotalekuan (gure herriko biztanleriaren %7 inguru). Udal gobernu taldeko zinegotzien azalpenak entzun genituen, nolako egoeran aurkitu duten udala eta zer egiteko asmoa duten azaldu ziguten, atal bakoitzaren ostean galderak eta iradokizunak egiteko aukera egon zen.
Orain auzoetako batzarrak egiten hasi dira eta aurrerantzean urtean bi edo hiru herri batzar egiteko asmoa du udalak.
Bertan entzundakoaz eta Aitor Arizmendiarrieta zinegotziak emandako argibideekin kronika moduko bat egitera ausartuko naiz.

Zorra:
Hiru milloi euro inguru, 2008,2009 eta 2010 urteetan eskatutakoak eta mantso mantso 2026. urterarte ordaintzeko epea dagoena.
Industrialderako saihesbidearen 3. faserako eta Bilbo etorbidea urbanizatzeko eskatutako maileguetariko bat (800.000 euro, 2010. urtean) ez dira obra horietarako erabiliko, baizik eta eskoletako eremuan eraikin berri bat egiteko, non haurtzaindegia eta 2-3 urteetako umeak sartuko baitira. Hori izango da lehentasuna beste egitasmo guztien gainetik, orain Kzgunea dagoen eraikina bota eta bertan beste erikin baten haurtzaindegia eta 2-3 urteko umeean eskola, bitartean prefabrikatutako moduloetan egongo dira.

Zergak:
2006. urtetik ez dira igo eta orain era progresiboan igoko dira (gehiago daukanak gehiago ordaindu), erabiltzen ez diren etxeei zerga gehiago eta egoera ekonomiko larrian dauden pertsona eta enpreseei ordainketak atzeratu. Zilindrada handiko kotxeei zergak igoko zaizkie.

Udal langileak:
Arkitektoak eta Arkigest bere enpresak 411.000 euro irabazi ditu azken lau urteetan,inongo ordutegiren kontrolik gabe eta asteko egun baten bere enpresako langile bat bidaltzen zuela; orain alde egin duenez ea beste arkitekto zintzoago bat kontratatzen duten.
Hamazazpi udal langileen artean badaude batzuk lan kontratu gabe edo kontrolik gabeko kontratuekin, orain beraien sindikatuekin negoziatzen ari dira kontratuak ondo arautzeko.

SR1:
Ese erre uno, horrela deitzen dute futbol zelai berriko inguruetan egindako urbanizazioari, José Andrés Urizar zinegotziak emandako azalpen luzetik bi gauza gelditu zaizkit nahiko argi, bat 70 etxebizitzako proiektua, 189 etxebizitza, gehi futbol zelaia, gehi inguruko parke eta urbanizazioara pasatu zela eta horrela etxebizitzak askoz ere garestiagoak atera direla; eta bi, eskola eremua txikiagoa gelditzen dela eta orain etxeak saltzen ez direnez, ezin da egin Hezkuntza Sailarekin adostutako proiektua, bere oinarrian etxeetatik aterako zen dirua zegoelako.

Herritarren parte hartzea:
Alkatesaren esanetan, udal irekia,parte hartzea bermatzen duena, zabala eta gardena nahi dute, horretarako udal batzorde informatiboak irekiak dira eta edozeinek eman dezake bere iritzia botorik izan ez arren erabakietan, berri honen azkenengo partean dagoen kuadroan azaltzen dira asteko eta hileko zein egunetan den batzorde bakoitza.
Osoko udal batzak ostegun arratsaldeetan egingo dira bi hilerik behin, jente gehiagoren partehartzea bermatzeko.
Alkatesarekin hitz egiteko , aldez aurretik hitzordua eskatuta, onakoak dira, asteartea(9:30-11:00) eta asteazkenetan (13:00-15:00)




martes, 4 de octubre de 2011

MENDI IRTEERA KALAMUARA, UMEEKIN.

Pasa den igande goizean Kalamua mendira (768m) irteera egin zen Eskolako Guraso Elkarteak eta Zaldua Mendi Taldeak antolatuta, hogeiren bat ume, beren gurasoekin eta Zalduako sei sherpa. Eguraldi bikaina zegoela aprobetxatuz Usartzako (582m) aparkalekutik zuzenean Kalamuara (768m) joan ginen, baina bueltatzeko beste hiru tontor igo genituen, Garagoitxi(701m), Arrikurutz(749m) eta Aizketa(700m), azken horretan Peli Berasaluzeren omenezko plaka bat dago hura izan zelako igo zuen azken mendia.



Arrikurutetik ikuspegi ederra zegoen.



Denok txintxo txintxo eskarmentu handiko mendizaleen laguntzarekin igoeretan eta jeitsieretan beraiek zabaltzen dute bidea.


Umeek hamaiketakoa egin eta gero pinu eihar horretako azal azpiko bitxo bolak hartzen eman zuten denbora.

lunes, 3 de octubre de 2011

IKASTARO GEHIAGO.




Seguruenik ikastaroren bat ahaztuta geldituko da, zerbait ipintzea nahi duzuenok komentarioen atalean esaidazue eta ahal dudana egingo dut.


Javi Olmok keramika gela berriztatu du eta ikastaroak eta abar egiteko prest dago, dakizuenez Gaztetxearen gainean dago keramika gela.






domingo, 2 de octubre de 2011

AGUR DISORDERS.

AGUR DISORDERS AGUR.
MILA ESKER DISORDERS MILA ESKER.



Oso hunkigarria Disordersen azken guda dantzako kontzertua, lagunekin, lagunentzat, lagunen artean, elkartasun perfektuan joan zen egun osoa eta azken kontzertua.

Hunkigarria benetan Iñigo nola emozionatzen den lagunei eskerrak emateko orduan, hitzik gabe eta malkotan gehienetan.