sábado, 31 de diciembre de 2011

URTE BERRI ON DENOI.

LANGABEZIA ZALDIBARREN.



Gure herriko langabezi tasak ezagutzeko Iurretako Lanbide bulegora joan nintzen zenbaki eguneratuak eskatzeko, ez zidaten gehiegi lagundu, zeren beraien web horrian begiratzea oso erreza da, baina datuak ez daude oso eguneratuak, betan beraien eta Eutaten web horrietan begiratzeko esan zidaten, laguntza eskasa benetan.

Urriko datuak dira eguneratuenak:
Langabeak 153 (%9,6), gizonezkoak 64 (%7,2) eta emakumezkoak 89 (%12,7)

2011 urteko bigarren hiruhilekoan:
Autonomi erkidegoan %13,40
Bizkaian %14,64
Araban %13,03
Gipuzkoan %11,64
Zaldibarren %10,61

miércoles, 28 de diciembre de 2011

SAN ESTEBAN EGUNA.

San Esteban jaia berreskuratu zenetik, euro baten truke taloak sagardoarekin eta gaztaina erreak ematen dira, Koral Elkarteko trikitilariek alaitzen duten arratsalde hotz batean. Tartean aldarrikapenetarako (oraingoan euskal presoen alde) tartea ere izaten da.

Antzina baserrietako errenteroek urteko errenta pagatzeko eguna izaten zen eta jabeek janari bat ordaintzen zieten errenteroei, gero idi probak eta erromeria izaten ziren jai egun handia ospatuz.












lunes, 26 de diciembre de 2011

OLENTZERO ALAIA.

Koral Elkarteko antolatzaileak Rafa Urizar zinegotziarekin.



Alaitsu hasi zuen arratsaldea Olentzerok eta gero erantzukizunaren seriotasunez bete zuen bere lana, lehenengo udaletxeko plazan txartelak banandu umeei geroago sariak hartzeko, gero herritik kalegira eta Zaldua plazan hitz batzuk umeentzat eta azkenik sarien banaketa.
Mila esker Olentzero, eta datorren urtean ere etorri.











Ospitale sikiatrikora sartzen.
Kalejiraren barnean ospitalera ere bisita egiten da, aukera ederra izaten da ospitaleko parkea gutxienez ezagutzeko eta noizbait zati bat behintzat herriko parkea izango dela amesteko.













Olentzero Zaldua plazara heldu da eta bertan opariak bananduko ditu umeei hitz batzuk esan eta gero.