domingo, 29 de enero de 2012

ELUR GUTXI GAUR.

Gaur eguerdiko hamabietan ateratako argazkian ikus daitekenez oso elur gutxi zegoen Santamarinezarreko tontorrean.

sábado, 28 de enero de 2012

BIHAR ELURRA?


Biharko elurraren esperoan gaur ortzadarra arrapatu dut.

lunes, 23 de enero de 2012

AZOKA LAINOPEAN.


Lainopean bizi gara azken egunetan, baina igande eguerdian ordu pare batez atertu zuenez jende asko hurbildu zen neguko azokara.


Jabi Olmoren keramika lanak



Keramika ikasleen lanak.



Ariane Urrestiren bitxiak.







Epaimahaikoak eta antolatzaileak hamaiketakoan.











jueves, 19 de enero de 2012

BIZTANLEGOA GORANTZA.

Biztanleak Zaldibarren:
2.005 ............... 2.895
2.008 ............... 3.008
2.011 ............... 3.081

Jaiotzak (Bake Epaitegiak emandako datuak):
2.008 .............................. 28
2.009 .............................. 32
2.010 .............................. 46
2.011 .............................. 40

Heriotzak (Elizan egin diren hiletetatik atera dut datua, fidagarriagoa delakoan, Bake Epaitegian Zaldibarko lurraldean gertatzen diren heriotzak bakarrik kontatzen dituztelako eta datuak askoz ere txikiagoak ziren)
2.008 ............................ 17
2.009 ............................ 18
2.010 ............................ 15
2.011 ............................ 20

Berri hau irudiz laguntzeko gure herriko kanposantu sarreran dagoen esaldiaz gogoratu naiz, oso kuriosoa iruditzen zaidalako bai grafia eta esaldia bere ere.

"Atzo jaiyo ta gaur ill
demporia arin dabill"



lunes, 2 de enero de 2012

URTE BERRIA SANTAMARINAZARREN HASI.


Urte berria ondo hasteko Santamarinazarrera igotzea oso ideia ona izan da aurten ere, eguraldi bikaina eta Zaldua Mendi Taldeak prestatzen duen hamarretakoa primerakoa. Goizean zehar 137 lagun igo ginen eta argazkia egiteko orduan laurogei gutxienez.

Bitoriano Sanz ere han zegoen, urteko euri kantitateen taularekin eta bere kiwiekin egindako argazki batekin, orain ere kiwi asko dituenez emateko prest agertu zen, segi horrela "Naparra".
2007an 1548 l/m2ko
2008an 1794 l/m2ko
2009an 1645 l/m2ko
2010an 1429 l/m2ko
2011an 1151 l/m2ko