sábado, 30 de junio de 2012

ANTONIO GUTIERREZ TXUPINEROA ZALDIBARREN.


Zaldibarko jai batzordean urtero batzorde horretako talde batek jaurtiko zuela jaiak iragartzeko txapligua erabaki zen, igaz Zaldua futbol taldeak jaurti zuen eta aurten Lagun-Artea txirrindulari elkarteak, eta txupineroa Antonio Gutiérrez izango da. Omenaldia ere egingo zaio txapligua piztu baino lehenago, Zaldibar, Berriz eta Mallabiako txirrindulari gaztetxoen entrenatzile izateagatik hogeita hamazortzi urtetan. Eta oraindik hor jarraitzen du astero bi egunetan apiriletik urrira Euskal Herria kalean egiten duten zirkuitotxoan gaztetxoak entrenatzen eta zaintzen, eta asteburu askotan Bizkaiako herrietan zehar lasterketetan laguntzen.
Mila esker eta Zorionak Antonio!









Azken argazki hau gaurko Zaldibarko lasterketa hasi baino lehenagokoa da.



HELMUGA TALDEAREN MERKATU TXIKIA.



Areto-futbolarekin batera jaietako lehenego ekintzak,KZgunearen ondoan Helmuga taldeak ipini duen merkatu txikia.



viernes, 29 de junio de 2012

Comienza el baile



Comienza el maratón de futbito.

El año pasado las cosas no se dieron mal del todo, buen espectáculo deportivo entre equipos básicamente del pueblo, hasta que el domingo tras pasar por Galdakao se confirmó la rotura del dedo índice, como siempre, este año la prioridad es evitar lesiones y podría ser ya la ultima ocasión en la que ponerse las zapatillas.

Tuvimos dos reconocimientos, el jugador de más edad y al mas joven, en el partido que jugaremos el sábado a las 12h. nos enfrentamos, el equipo de mas edad, al equipo con menos años del torneo, justo en el que juega Gorka, el bisoño del pasado campeonato, que fue nuestro máximo goleador, se lo pusimos difícil al rival eh Gorka?? Nosotros seguimos siendo Azken txanpa y ellos, otra coincidencia, el Sorgin, que era a quien representábamos hace un año y creo que se han ganado una cena.... ¿o no? 
 Por lo demás parece que la suerte ha sido esquiva al espectáculo, al enfrentarse en primera ronda dos de los equipos candidatos al titulo, lo cual abre las puertas a otros aspirantes, al menos a acercarse al cuadro de honor.

martes, 26 de junio de 2012

ZALDIBARKO ARGAZKI ZAHARRAK.




Asteburuan argazki zaharren erakusketa antolatu du Ilargi Argazki taldeak udaletxeko plazan, beti bezala oso arrakastatsua, aurtengoan nabarmentzekoak izan dira 25-30 urte dituzten Rafa Iraetaren argazkiak.






DANTZARI TXIKIAK.




Larunbateko eskoletako jaiaren barnean herriko dantzari txikien emanaldia izan zen, urte askoren ondoren berriz ere euskal dantzak gure herriko umeek eginak ikusteko aukera izan genuen, 51 ume eta bi irakasle, Aintzane eta Ane Alberdi ahizpek zuzentzen dituzte taldeak, zuek bai meritua!!!, hainbeste umeri eta beraien guraso eta aiton-amonei erakusten. Uztaileko jaietan berriz ikusteko aukera izango dugunez, han izango gara Zaldua plazan.
Zorionak umeei eta batez ere Aintzane eta Aneri.







Nuevo logo



Asier Mochales es el creador del logo premiado en el concurso que Zaldibarko udal liburutegia ha organizado para sustituir al anterior simbolo representativo de la entidad, libro de colores, vistoso y alegre.
Zorionak Asier!

viernes, 22 de junio de 2012

ERDIGUNEKO BIGARREN HERRI BATZARRA.


    Sei hilabete pasatu dira aurreko herri batzarretik eta atzoko batzarrean udalak igazko abenduan azaldutako gai guztiei eman zien erantzunen bat, garrantzitsuenak azaltzen zaiatuko naiz.
    San Andres aldeko ur hornidura konpontzeko n634 errepide azpitik ur hodi bat sartuko da eta ponpa batekin uraren hornidura bermatuko da, abuztu bukaeran eta irailean egingo dira lan hauek. Inguru hortako ur hodia estaltzeko eskatu zaio Partzuergoari.
    San Andres etorbidean trafikoa azkarragi doala adierazteko eskutitz bat bidali zitzaion Aldundiari eta Aldundiak berak egindako ikerketan ikusi da erdiak baino gehiagok abiadura mugak gainditzen dituztela, beraz aldundiak hartuko dituen neurrien zain dago udala.
    Erdigunetik pasatzen den kamioi trafikoari buruzko ikerketa bat egiten ari da ingenieri bat eta bukatzen duenean ikusiko da zeintzuk diren proposatzen dituen alternatibak eta zein aukeratuko den.
    San Martin plazaren peatonalizazioa eta Bolatoki kaleko estalpearen konponketen gaiak oraindik ikertzen ari da udala.
    Zaborren inguran informazioa berriz zabalduko da eta tren geltoki zaaharraren ondoan dagoen aparkalekuan ipiniko da boluminosoak uzteko leku bat. baina gai hau uztailaren 17an egingo den foro baterako utzi da, egun horretan zaborrari buruzko foro monografikoa egingo da.
    Eskoletako frontoiko fitxak liburutegian salduko dira. Liburutegia abuztuan itxita mantentzea erabaki da eta egin zen lan poltsarekin gabonetan zabalik.
    Zaldua plaza inguruko zorua konpontzeko 10 zentimetroko porlan geruza batekin estaliko da uren kanalizazioarekin batera, hamar urtetarako bermea du geruza horrek, eskoletatik Zaldua plazara doazen eskailerak ere konponduko dira, lan hauek uda honetan egingo dira. Ni inguru honetan bizi naizenez pozarren nago, urte asko daramagulako egoera negargarrian dagoen zoruarekin, eta beste batzar batzuetan trafikoa, aparkalekuak, peatonalizazioa eta abarreko gaiak azalduko dira eta konponbidean ipiniko.
    Gauza batzuk oso garestiak direlako ezin direla egin azaldu zen, tartean komun publikoa eta N634 errepideko espaloian hesia ipintzea, beste batzuk ez dira egingo udal honen erabakia beste bat delako, Sanjuangoa-Elexoste eraikina saltzea ez da egingo Kultur Etxea egiteko delako.
    Olazar ingurua txukuntzeko proiektu bat egiten ari da udala eta irailerako auzolan bat deituko da.
    Beste kexa berri batzuk ere agertu ziren zaborren kontenedoreen kokapenari buruzkoak, Gernikako arbola parkearen zati bat oso egoera txarrean dagoela eta umeentzako Zapatublai eta uztailean egingo diren udalekuetarako ume batzuk kanpoan gelditu direlako, alkateak hauek ere apuntatu zituen eta hurrengo batzar baterako argituko dira.

jueves, 21 de junio de 2012


SUAREN AZTARNAK - ZALDIBARKO ESKOLETAN - SAN JUAN GAUA
Durante la mañana y por la tarde se podran pintar piezas que seran horneadas por la tarde noche. ANIMATE!!! y disfruta de la magia del "Raku".


Javi Olmo nos presenta y comparte su espectaculo de fuego.

lunes, 18 de junio de 2012

Zaldua kirol elkartea presenta el maraton de futbito que este año cumple 22 ediciones.
Eva nos envia el cartel anunciador,  estoy probando las zapatillas y no me vale ninguna, son todas grandes y mira que hay para elegir,  igual teneis mas suerte que yo y os vienen bien.
Animaros, haber si este año se llena el cupo.

miércoles, 13 de junio de 2012

Mendi martxa neurtua



Zaldua mendi taldea organiza su 35ª martxa regulada

martes, 12 de junio de 2012

Elizpeko txapelketa



 Apuntatzeko epea ekainaren 17rartekoa da eta txapelketa 23 an hasiko da.

sábado, 9 de junio de 2012

JAVI R. AZPILIKUETARENTZAT.

Digitalis purpurea
Digital, dedalera, calzones de zorra, guante de Nuestra Señora.
Kuku-praka, titara-lorea, asto-lorea, txilintxa, kuku-porrua.
Argazki digitala lora digitalarentzat.