viernes, 20 de julio de 2012

HASI DIRA ZALDUA PLAZAKO LANAK.



Hasi dira Zaldua plaza eta inguruko zoruaren behin-behineko konponketa lanak, urte askoren ondoren egoera negargarrian egon den zoruak hamar urtetarako gutxienez porlanezko geruza batekin egoera normalizatuan geldituko da. Inguru horretako biztanle legez pozarren nago eta oraingo udal gobernu taldeari mila esker eta jarrai dezazuela herritarren arazoak kontuan hartzen eta ahal den neurrian konpontzen.





jueves, 19 de julio de 2012

ZABORRARI BURUZKO FOROA.



Asteartean egin zen zaborrari buruzko foroan gauza batzuk argitu ziren eta beste gauza pare batek agerian utzi zuten Amankomunazgotik etorritako hizlaria ez zela gai horretan aditua.
Argitu zirenak:
* Arropak eta oinetakoak, ontziak, papera, beira, etxeko olioa,pilak eta tamaina handikoak birziklatzeko enpresa espezializatuen bidez egiten da.
 * Hondakinen gainerakoa Orozketako transferentzi plantara eramaten dira, bertan zati bat Igorreko zabortegira doa eta gainerakoa Zabalgarbiko Erraustegira erretzeko eta energia elektrikoa ekoizteko.
* Auzoetan batez ere, kontenedore berri eta handiagoak jarriko dira orain dauden txikiagoak kentzeko. Eta Arantzamendi kalean jarriko da tamaina handikoak uzteko leku egokiagoa.
Argitu gabekoak:
 * Zenbait gauza konkreturi buruz galdetzean hizlariak ez zekien zein kontenedorera bota behar ziren.
*  Eta Orozketako zabortegian nola egiten den bereizketa (egiten bada)  gero hondakin batzuk zabortegira bidaltzeko eta besteak erretzera.
* Agian beste foro bat egin beharko litzateke gauza hauek argitzeko eta batez ere zabor organikoarekin birziklatzeko dauden aukerak aztertzeko eta ekintza konkretoak egiteko(beste herri batzuetan egiten duten lana ezagutuz, Berrizkoa eta jakin berri dugun Izurtzakoa, non 6.300 euroko diru laguntza jaso duten konpost ontziak erosteko eta eskaera egin dutenen artean banantzeko).


miércoles, 18 de julio de 2012

MENDI IBILALDI NEURTUA.



Zaldua Mendi Taldeak antolatuta igandean XXXV. mendi ibilaldi neurtua egin zen inguruko herrietatik zehar Zaldua plazatik hasita. 89 mendizaleek lehenengo minutuetan euriaren  laguntza izan zuten fresko-fresko hasteko baina gero 25 km.ak egiteko eguraldi hobeagoa egin zuen.








lunes, 16 de julio de 2012

DANTZARI TXIKIAGOAK.





Jaietako igande goizean dantzari gaztetxoen erakustaldia Zaldua plazan, urte askoren ondoren berriz ikusi ziren euskal dantzak herriko gaztetxoak dantzaturik. Guraso batzuk Aintzane eta Aneri esker bereziak adierazteko eskatu zidaten eta horrela egiten dut, mila esker biei.


 








domingo, 15 de julio de 2012

ERROTXAPEAKO ERRALDOIAK.



Pasa den igandean, goizetik eta arratsaldetik, Errotxapeako konpartsaren kalejira eta dantza ikusgarriak ezagutzeko aukera izan genuen.
















Carlos


Lleva años participando en los diversos actos en los que se le requiere, para asar castañas o sardinas, poner una sidra o un pintxo de lomo, en los ultimos años, bailar, a quien se rindiese un pequeño homenaje, banako, banako zaharra y agurra, las piezas que ha ofrecido.


Estas fiestas  hemos podido ver en Zaldibar bailar el aurresku, Carlos, y el atzesku, Ekain, ambas piezas hacía mucho tiempo, que sepamos, que no se veian  aqui.
Esperamos que sean muchas mas las veces que tengamos el placer de poder verlas.
Eskerrik asko Carlos.