martes, 28 de agosto de 2012

AGUR HIRU PISUTAKO ESKOLAKO ERAIKINARI.



Eskoletako hiru pisutako eraikina erauzi dute eta horrela haurreskola berria egiteko beste pausu bat gehiago egin da. Beheko solairuan zeuden KZgunea eta Helmuga elkartea lekuz aldatu dira, KZgunea Aldatsa kalean herritar batek lagatako lokal batera eta Helmuga Emakumeen Elkartea Olazar eraikineko txoko batera.



sábado, 18 de agosto de 2012

KAIXO ZANZIBARRETIK !!!

 Aurtengo oporretan Afrika zeharkatu dut mendebaldetik ekialdera, Dakarretik Zanzibarrera eta gainera globoan haize aliseoen laguntzarekin. Argazki hauek globotik ateratakoak dira, lehenengoa Senegalen erre berria zegoen baso batena eta bigarrena Dakarreko ondartzakoa.

 Hurrengo sei argazki hauek Maliko basamortukoak dira.






Hauek hain urrun ez dagoen Kamerunekoak.




Kongo gorrixka da.



Tanzania hainbeste lakurekin berdeagoa da.






Zanzibarren beraien bandera lurrean margotutako hiru lerrorekin ematen diote ongietorria bisitariari.



Zanzibar oso irla ederra da, goiko argazkian aurkia eta behekoan  ifrentzua.


jueves, 9 de agosto de 2012

ZALDUA PLAZAKO LANAK.



Azken ukituak bakarrik falta dira Zaldua plazako zoru berria ipintzeko obrak amaitzeko.