viernes, 30 de noviembre de 2012

EMAKUMEEN ARTEKO ELKARLANA.



Helmuga elkarteak pintxoak (pintxo bakoitza euro baten eta ardo eta ur basoa dohainik) eman zituen Olazarren, urtero legez batu zuten dirua aurtengo txupinazoa bota duten Tonbolarako josten duten emakumeentzat izango da, beraien lanean erabil dezaten.




SANANDRESETAKO TXUPINERAK II.



Tonbolarako opariak josten dituzten emakume taldean nahiago dute lan isila jende aurrean agertzea baino.



martes, 27 de noviembre de 2012

SANANDRESETAKO TXUPINERAK I.



Jai egitarauan txapligua Helmuga elkarteak jaurtiko duela  esaten duen arren, jai batzordean beraiek beste emakumeen talde hau proposatu zuten lan hori egiteko eta omenaldi bezala izan zedila. Emakumeen talde honek otsailean egiten den Tonbolarako opariak egiten ditu orain dela hogeta hamar urte baino gehiagotik, batzuk laurogeiak pasata dituzten arren gogotsu jarraitzen dute beraien eskulanetan.
Zorionak eta jarraitu lanean.






Egitarauan beste akats bat dago, zeren Helmuga Elkartearen karteletan pintxoen ekintza ostegunean dela jartzen du; txarto ulertuak izan daitezke baina nere ustez jai batzordea "gripatuta" dagoelako gertatzen dira horrelakoak, eta denon artean koipeztatu behar dugu. Talde batzurekin komunikazioa zailagoa izaten da, baina horiekin jarri beharko litzake ahalegin gehiago.

Martxa Zaldibar Mountain bike 12


Elizpeko txapelketa

Kaixo Zaldiblog!
Gaur jokatu dira 2012ko elizpeko txapelketako finalak. Aurtengo txapeldunak Javier Castrillo eta Gorka Urizar dira.  Azpitxapeldunak Martzel Elorriaga eta Oscar Ordoñez.  Hirugarren postuan Gorka Bereziartua eta Gorka Urizar "Zelea" sailkatu dira.  Eta laugarren postuan berriz Mikel Arana eta Luken Barrainkua.
Beste barik, agur.

Aitzol nos envia estas fotos con el cuadro de honor del campeonato de pelota del portico de este año
Eskerrik asko Aitzol

domingo, 25 de noviembre de 2012

GARAIKUR BEREZIA ARKULARIENTZAT.

XV. San Andres Arku Tiro Saria jokatu da gaur goizean polikiroldegian eta garaikurra izan da aipagarriena arkularien jarraitzaileak ez garenontzat. Elizan dagoen Erdi Aroko erretaularen  beheko partean ikusten den arkulariaren irudiarekin eta  XXI. mendeko teknologiarekin egin dute garaikur berezia sarituentzat. Zaldibartarren artean Udalak bakarrik jaso du garaikur bat Arku Taldeari  ematen dion laguntzagatik, arkulari zaldibartarrak sarietatik kanpo gelditu bait dira.


 











jueves, 1 de noviembre de 2012

ILARGIA ARMOTXARA BIDEAN.




Gaur goizeko bederatziretan ilargia Armotxa mendiko bere kobazulora bidean ikusi dut hodei zuriz eginiko ohe baten gainean, gaupasa egin ondoren lotara seguruenik.

EUSKARAREN KALE-ERABILERA.



Asteartean aurkeztu ziren datuak:  igazko udazkeneko zazpi egunetan, 18 orduz aritu ziren datuak biltzen Zaldibarko kaleetan eta 433 elkarrizketetan parte hartzen zuten 1183 herritarrek erabiltzen zuten hizkuntza eta adin tarteak apuntatzen zituzten, gero datu horiekin emaitza hauek aurkezteko.