jueves, 14 de marzo de 2013

KORRIKA BADATOR !!!




 18. Korrika gaur abiatu da Andoaindik, Zaldibarren datorren asteazkenean sartuko da arratsaldeko bostak eta laurdenetan. Aurtengo omenduak euskara ikasi dutenak eta ikasten ari direnak izango direnez, Zaldibarren ikasten ari direnak  gaur liburutegi zaharrean bisitatu ditut klasea bukatu dutenean, gora zuek!!!


  
 
 Gazteak larunbatean Gaztetxearen 9. urteurrena ospatzen, gora zuek ere!!!


                                             Umeek Olazarren ipini dute beraien lana.Eta asteazkenean Korrika Txikia egingo dute arratsaldeko hiru terdietan, gero txokolatada izango dute 18. Korrika datorren arte. Beste guztiontzat Korrika pasatu ostean luntxa Udaletxe plazan eta triki- poteoa herrian zehar.


                                              Zuk ere egingo zenuen korrika ezta Don Victor!!!

sábado, 2 de marzo de 2013

EMAKUME LANGILEAREN XVII. ASTEA.









                                            
                                           Helmuga Elkartean egindako lanen erakusketa.



jueves, 28 de febrero de 2013

HAURRESKOLAKO ERAIKIN BERRIA AURTEN BAI !!!


Gaurko prentsaurrekoan esandakoak nik "Anboto"n eta "durangon.com" agerkari digitaletan irakurri ditut.



Ea oraingoan dena ondo egiten den eta irailerako haur txikienek merezi duten eraikina erabiltzeko aukera duten.


sábado, 12 de enero de 2013

INPOSAKETARIK EZ !!!


Mehatxupean egindako bandera españolaren inposaketari zaldibartarren erantzuna gaur eguerdian. Ikurriña dela gure bandera aldarrikatzeko udaletxe balkoian zegoen ikurriña plazan jarri duten mastan gora igo du alkateak herritarren txalo artean.










miércoles, 2 de enero de 2013

XXV. OLAZAR PILOTA TXAPELKETA.


 Lau terdian: Dorronsoro (Amurrio) 15, Artola (Alegia) 22.




 Binaka: Beitia (Usansolo) eta Galartza (Galdakao) 22
             Ansotegi (Etxarri Aranaz) eta Linzoain (Huarte) 10.


XXV. txapelketa honetan omenaldia eta oparia izan zuten txapelketako bultzatzailea izan zenak Josemari Amezuak, bere alargunak Puri Gonzalok jaso zuen Eusko Label erakundeko gerentea den Alazne Uribarriren eskutik. Baita geroztik izan diren alkateentzat ere oparia egon zen, Pablo San Pedro, Blanca Onaindia, Igor Barrenetxea Arando  (Enrike bere aitak hartu zuen oparia), Idoia Mendiolagarai (Juanita Bastida bere amak jaso zuen oparia) eta Carmen San Pedro oraingo alkateordeak.


martes, 1 de enero de 2013

Aixola

 Fotos de finales de agosto, de cuando queriamos fresco, la presa de Aixola es un buen lugar para encontrarlo.
Maraña de ramas y hojas enuno de sus rincones.