domingo, 5 de febrero de 2012

SANTA AGEDA BEZPERA.



Larunbat arratsaldean, Santa Ageda bezperan hotzari aurre eginez, hogeiren bat lagun Santa Ageda koplak kantatzera atera ziren.






sábado, 4 de febrero de 2012

AURORA BLOGEARRA.



Atzo gaueko hamarretan aurora blogearra gertatu zen Zaldibar inguruetan, etxeko lehiotik egindako argazkian ikus daitekenez.

jueves, 2 de febrero de 2012

LAU EGUN BERANDUAGO...

Igandean egin ez zuen elurra gaur etorri da, egun osoan aritu da elurra botatzen eta arratsaldeko zazpiretan egindako argazkietan ikusten denez hamarren bat zentrimetroko elur geruza gelditu da, geroztik elurraren ordez hotz galanta hasi da.






domingo, 29 de enero de 2012

ELUR GUTXI GAUR.

Gaur eguerdiko hamabietan ateratako argazkian ikus daitekenez oso elur gutxi zegoen Santamarinezarreko tontorrean.

sábado, 28 de enero de 2012

BIHAR ELURRA?


Biharko elurraren esperoan gaur ortzadarra arrapatu dut.

lunes, 23 de enero de 2012

AZOKA LAINOPEAN.


Lainopean bizi gara azken egunetan, baina igande eguerdian ordu pare batez atertu zuenez jende asko hurbildu zen neguko azokara.


Jabi Olmoren keramika lanak



Keramika ikasleen lanak.



Ariane Urrestiren bitxiak.







Epaimahaikoak eta antolatzaileak hamaiketakoan.











jueves, 19 de enero de 2012

BIZTANLEGOA GORANTZA.

Biztanleak Zaldibarren:
2.005 ............... 2.895
2.008 ............... 3.008
2.011 ............... 3.081

Jaiotzak (Bake Epaitegiak emandako datuak):
2.008 .............................. 28
2.009 .............................. 32
2.010 .............................. 46
2.011 .............................. 40

Heriotzak (Elizan egin diren hiletetatik atera dut datua, fidagarriagoa delakoan, Bake Epaitegian Zaldibarko lurraldean gertatzen diren heriotzak bakarrik kontatzen dituztelako eta datuak askoz ere txikiagoak ziren)
2.008 ............................ 17
2.009 ............................ 18
2.010 ............................ 15
2.011 ............................ 20

Berri hau irudiz laguntzeko gure herriko kanposantu sarreran dagoen esaldiaz gogoratu naiz, oso kuriosoa iruditzen zaidalako bai grafia eta esaldia bere ere.

"Atzo jaiyo ta gaur ill
demporia arin dabill"