jueves, 11 de octubre de 2012

KAMIOI ISTRIPUA OLAZARREN.



Gaur arratsaldeko ordu bietan kamioi istripu ikusgarria gertatu da Olazarren, autopistatik Bilborantza zihoan kamioi batek Zaldibarko sahiesbidera "salto" egin du eta bertan sutan lehertu da. Gidaria onik atera da eta gaur bigarrenez jaio da da Zaldibarren, kamioia kentzen duten arte kotxez kuntu handiz ibili beharra dago sahiesbidetik. Suhiltzaileak agertzen direneko argazkiak Judit Fernandezenak dira (mila esker).
















domingo, 7 de octubre de 2012

LARUNBATEAN ONDAREAREN JARDUNALDIAK ZALDIBARREN II.



Lehenengo Juanjo Hidalgoren hitzaldia XIII-XV mendeen artean izandako bandokideen borroken historiari  buruzkoa. Eta ondoren Europako Arte Martzialak ikertzen eta praktikatzen duen Bilbo inguruko talde baten eskutik, arma eta beraien erabileraren erakustaldia.













jueves, 4 de octubre de 2012

LARUNBATEAN ONDAREAREN JARDUNALDIAK ZALDIBARREN I.

"Zaldibartarrak, bandokideak ogibidez" izenburupean ondarearen jardunaldien barnean, larunbata arrtsaldean hitzaldia eta arma erakustaldia egongo dira Olazarren.17:00etan Juanjo Hidalgoren hitzaldia, eta 18:15etan arma erakustaldia.Uste dut  XII-XV. mendeen atean leinuen arteko guduei buruzkoa (Zaldibartarrak Durangaldeko Oñaztarren buruak ei ziren) izango dela hitzaldia eta armak ere mende horietakoak izango direla. Udalak, Aldundiak eta Gerediaga Elkarteak dira antolatzaileak eta apuntatzeko Gerdiagaren web horrian begiratu.