Mostrando entradas con la etiqueta Olazar. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Olazar. Mostrar todas las entradas
miércoles, 2 de enero de 2013
XXV. OLAZAR PILOTA TXAPELKETA.
Lau terdian: Dorronsoro (Amurrio) 15, Artola (Alegia) 22.
Binaka: Beitia (Usansolo) eta Galartza (Galdakao) 22
Ansotegi (Etxarri Aranaz) eta Linzoain (Huarte) 10.
XXV. txapelketa honetan omenaldia eta oparia izan zuten txapelketako bultzatzailea izan zenak Josemari Amezuak, bere alargunak Puri Gonzalok jaso zuen Eusko Label erakundeko gerentea den Alazne Uribarriren eskutik. Baita geroztik izan diren alkateentzat ere oparia egon zen, Pablo San Pedro, Blanca Onaindia, Igor Barrenetxea Arando (Enrike bere aitak hartu zuen oparia), Idoia Mendiolagarai (Juanita Bastida bere amak jaso zuen oparia) eta Carmen San Pedro oraingo alkateordeak.
Etiquetas:
esku pilota,
Olazar,
Olazar txpelketa
jueves, 11 de octubre de 2012
KAMIOI ISTRIPUA OLAZARREN.
Gaur arratsaldeko ordu bietan kamioi istripu ikusgarria gertatu da Olazarren, autopistatik Bilborantza zihoan kamioi batek Zaldibarko sahiesbidera "salto" egin du eta bertan sutan lehertu da. Gidaria onik atera da eta gaur bigarrenez jaio da da Zaldibarren, kamioia kentzen duten arte kotxez kuntu handiz ibili beharra dago sahiesbidetik. Suhiltzaileak agertzen direneko argazkiak Judit Fernandezenak dira (mila esker).
sábado, 29 de septiembre de 2012
AUZOLANA OLAZARREN II.
Auzolana euripean hasi dugu, baina lanean gogotsu.
Berrogei bat lagunen artean pilotalekuko horma margotu, bertatik eskilaretaraino hesi berri bat jarri, 40tona lur zabaldu dira korrika eta pasiuan ibiltzeko pista bukatzeko eta eskailera berri bat egin goiko espaloitik pistara jeisteko. Dena lagunarte ederrean, hamaiketako oparoan eta hurrengo auzolana zein izan liteken komentatuz.
sábado, 22 de septiembre de 2012
AUZOLANA OLAZARREN I.
Datorren larunbatean, irailak 29an auzolana egingo da Olazar inguruaren txukunketa bukatzeko, aurretik asteazkenean udaletxean arratsaldeko zazpiretan batzarra egingo da zeregiña azaltzeko eta taldeak banatzeko. Oraingo markagailuak 8-0 adierazten du Zalduaren alde, larunbatetik aurrera Zaldibarrek Olazar inguru duinago bat irabaziko du, denontzat eta markagailuaren beharrik gabe.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)