lunes, 20 de diciembre de 2010

Xabier Lete, goian bego



Xabier Lete joan jaku, baina bere poema eta abesti ederrak gure artean egoten jarraituko dabe...

XALBARORREN HERIOTZEAN


Adiskide bat bazen
orotan bihotz-bera,
poesiaren hegoek
sentimentuzko bertsoek
antzaldatzen zutena.

Plazetako kantari
bakardadez josia,
hiltzen lihoa iruten
Bere barnean irauten
oinazez ikasia...
ikasia.

Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
Mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.

Hesia urraturik
libratu huen kanta,
lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik
aske senditu nahirik.

Azken hatsa huela
bertsorik sakonena,
inoiz esan ezin diren
estalitako egien
oihurik bortitzena...
bortitzena.

Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
Mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.

sábado, 4 de diciembre de 2010

BERTSO-PILOTA.



Olazar pilotalekuan atzo gauean jokatu zen bertso-pilota jaialdia. Lehenengo partidan Mallabiako neska mutilek Zaldibarko mutilak garaitu zituzten.
Bigarren partidan gorriekin Egaña eta urdinekin Lizaso aritu ziren botillero lanetan, aholkuak bertsotan emanaz, Lizaso serio antzean Mikel Goñirekin eta Egaña ezin barregurari eutsiz bere adinkidea den Fernando Arretxerekin edo agian honen muñekerengatik izango zen, zeren urrundik "piperpotoa" ematen baizuten.









Esparadrapoa eta takoak eskularru bat bezela ipintzen ditu Arretxek, eta muñekeretan leku estrategikoan ipintzen du esparadrapoa, urrundik "piperpotoa" (Españako banderaren koloreak) ematen duela.


jueves, 2 de diciembre de 2010

XIX. EUSKAL HERRIKO TRIKITILARI GAZTEEN TXAPELKETA.


Igandean Olazar pilotalekuan Euskal Herriko XIX. Trikitilari Gazteen Txapelketa jokatu zen. Pilotalekua ia osorik bete zen zortzi bikoteren doinuak entzuteko. Zortzirek Bizkaiako trikitixa, porrusalda, Azkorgain fandangoa eta arin-arina jo behar zuten. Txapeldunak Etxalarretik etorritako Itsaso eta Irune Elizagoien izan ziren.
















Txapeldunak txapela eta garaikurrekin.




Txapelduna (igandeko irabazlea) beste txapeldun batekin, Josemari Iriondorekin, lehen "Zaldibarko Trikitixa" izenagaz ere ezagutzen zena.