Disorders taldearen azken guda dantzarako prestaketa lanak abian dira, larunbatean merezi duten agurrerako dena prest egongo da, bazkaria, poteoa, kontzertua eta ondo pasatzeko gogo itzela.
Auzolana egin da larunbat goizean berrogeita hamar bat herritarren artean herriko parke bitan. Tabernasolo parkean lurrez estali dira zoruko zuloak eta gero erroiloarekin zapaldu.
José Antonio Agirre parkean harri bolkaniko gehiena kendu da, eta azpian zeukan olana ere, gaztetxoek ere lagundu dute harria lorategitik kentzen eta saku erraldoietan gordetzen, orain lorazainen txanda izango da benetako lorategia bihurtzeko.
Auzolanatarrek argazkia egin dugu eta gero hamaiketakoa.
Eta larunbatean goizeko bederatziretan, udaletxeko plazan batuko gara auzolanerako prest gaudenok, ahal duenak aitzurra eta pala ekarri behar ditu. Tabernasolo parkean zuloak lurrez estaliko dira eta José Antonio Agirre parkean harri bolkanikoa kenduko da.