sábado, 29 de septiembre de 2012

AUZOLANA OLAZARREN II.

 Auzolana euripean hasi dugu, baina lanean gogotsu.
Berrogei bat lagunen artean pilotalekuko horma margotu, bertatik eskilaretaraino hesi berri bat jarri, 40tona lur zabaldu dira korrika eta pasiuan ibiltzeko pista bukatzeko eta eskailera berri bat egin goiko espaloitik pistara jeisteko. Dena lagunarte ederrean, hamaiketako oparoan eta hurrengo auzolana zein izan liteken komentatuz.


  
 























sábado, 22 de septiembre de 2012

AUZOLANA OLAZARREN I.


Datorren larunbatean, irailak 29an auzolana egingo da Olazar inguruaren txukunketa bukatzeko, aurretik asteazkenean udaletxean arratsaldeko zazpiretan batzarra egingo da zeregiña azaltzeko eta taldeak banatzeko. Oraingo markagailuak 8-0 adierazten du Zalduaren alde, larunbatetik aurrera Zaldibarrek Olazar inguru duinago bat irabaziko du, denontzat eta markagailuaren beharrik gabe.






martes, 4 de septiembre de 2012