sábado, 24 de octubre de 2009

AUZOLANA SANTAMAÑAZARREN.


























Gaur goizean kuadrilatxoa bildu gara auzolana egiteko Santamañazarren, Zaldibarko udalak erosi zuen lur zatian. Kurutzetik pistaraino dena garbi, zuhaitzik gabe utzi nahi da, begiratoki bezala gelditu dadin, eta pistatik beheko piñariraino basoa egin nahi da bertako espeziekin. Gaurko lana beheko zati horretan dauden bertako espezien zuhaitz eta zuhaixkak zinta zuri-gorriarekin markatzea eta beraien ingurua apur bat garbitzea izan da. Horrela zati hori garbituko duen enpresak jakingo du horiek dauden bezala utzi behar dituela garbiketa eta zuhaitz berriak sartzeko zulaketa lana egiten duenean.
Lan egiteko leku oso aldapatsua eta sasi eta piñu arramez beteta zegoen arren, bildu garen hamabost bat lagunek gogotsu ekin diogu lanari, hamaiketakoaren, eguraldi ederraren eta zenbaitzuren umore onaren laguntzarekin. Gaztainondoa, haritza eta urkia dira gehien agertzen diren zuhaitzak, elorri, pago, sahats eta urritz apur batzuk ere badaude.
Zuhaitz berriak sartuko direnean beste auzolan bat egingo da, nahi dugun denon artean landatzeko, horrela lur zati hori guztiona izango da eta guztion artean zainduko dugu.

No hay comentarios: