viernes, 14 de mayo de 2010

UDAL LIBURUTEGI BERRIAREN INAGURAZIOA.

Lehenengo, alkatesaren hitzalditxoa udal liburutegiaren historiari buruzkoa. 1972. urtean zabaldu zen Gerediaga Elkartearen laguntzarekin, orduko Gerediagako lehendakaria Balendin Lasuen zen, argazkian beste aldean Jon Irazabal dago, gaur egungo Gerediaga Elkarteko buruetako bat, Balendin Lasuenen ondoan Josune Ariztondo, Bizkaiko Kultura Diputadua.
Liburutegia zabaldu zenean 700 liburu inguru zeudela esan dute eta gaur egun 13000tik gora.


Ondoren, giza kate bat egin da azken liburuak liburutegi zaharretik berrira eramateko, alkatesak azken liburuak banatu ditu, jarraian Lasuen, Irazabal, Ariztondo eta zenbait zinegotzik pasatu dituzte liburuak eta gero batez ere gaztetxoek pasatu dituzte liburuak udal liburutegi berriraino.








Liburutegi berriaren atean xingola ofiziala moztu dute agintariek.

Gaztetxoak argazkian atera nahian.


Hor daude 13000 liburu, disko eta DVDak denon gozamenerako.

1 comentario:

Idoia Mendiolagaray dijo...

ESKERRIK ASKO BERTARATU ZIÑETEN GUZTIOI ETA ASMOA EDUKI ETA EZ ZIÑETENOI ETORRI.

BADAKIZUE ORAIN ERABILI ETA GOZATU GURE LIBURUTEGI BERRIA.

ESKERRIK ASKO