viernes, 25 de junio de 2010

SAN JOAN SUA.





Adibide bezela, Lemoizko udalaren webgunea jartzen dut San Joan ere esan daitekeela azaltzeko, eta ez Sant Joan catalanez.

Udako Solstizioa. San Joan Gaua

Send to friendPrinter-friendly version
Sua

Gabonak pasa eta sei hilabetera udako solstizioaren etorrera ospatzen da urteko gaurik laburrenean. Ekainaren 24an San Joan Bataiatzailearen eguna ospatzen da gaur egun, Europako santurik ohoratuenaren eguna hain zuzen ere. Udako solstizioarekin bat egitea da jai horrek duen ospearen arrazoi nagusia. Jatorri paganoa du San Joan jaiak eta Kristo Aurreko ospakizunetan oinarritutako ohiturak eta erritualak oinordetzan hartu ditu.

San Joan gaua, San Joan bezperako gauean, ekainaren 23an, ospatzen da. Gau hau urteko gaurik laburrena da ipar hemisferioan eta, argiaren garaipenaren ikurra da iluntasunaren aurrean. San Joan Gauak egunen iraupena mozten hasiko dela iragartzen digu, eta aldi berean hau dela urteko egunik luzeena, argi ordu gehien izango duena.
Erlijioak solstizio-gauen inguruan kokatu zituzten beraien jai-egun nagusienak. Udako solstizioari San Joan deitu zion kristautasunak, neguko solstizioari berriz Santa Luzia.
San Joan gaua ospatzen hasi aurretik munduko hainbat zibilizazioek ere ospatzen zuten egun edo garai hau. Solstizio gauean eguzkia gelditu egiten zela esaten zen. Gertaera hau erraz igarri zuten munduko kultura ezberdinek, eta jai-egun garrantzitsua izan da betidanik. Hemen ere, errituek suarekin zuten zerikusia eta, horien bidez, eguzkiari lagundu nahi zitzaion bere energia berritzen. Erritu horiek San Joan jaietan mantentzen dira Hego Amerika eta Europa osoan.
Eguzkia, sua eta ura dira bere erritualetako ezaugarririk garrantzitsuenak eta gau horretan pizten diren suen, San Joan suen, ahalmen bereziak ukaezinak dira.
Euskal Herrian herriz herri sua pizteko gaiak eta moduak aldatu egiten dira. Esaterako, Saran sasiz, adaxkaz eta aurreko urteko pazko-igandean bedeinkatutako erramuz egiten da. Zegaman, zahagi bat pizten da sutan eta gero makila batetik zintzilikmutiko batek herri osoan zehar eramaten du. Gaur egun, herri eta hirietako auzo askotan balio ez duten altzarizahar, egur-puska, kartoi eta abarrez pila bat egin eta su ematen zaio. San Joan egunarekin lotutako beste ohitura bat, larruazaleko gaixotasunak sendatuedo arintzearren, iturri jakin bateko ura edatea edo haren uraz garbitzea da, edota San Joan eguneko goizean ihintzak bustitako belardi eta soroetan oinutsik ibiltzea. Bestetik, egun horretan santuari eskainitako landareak edo fruituak (lizar-adarrak, artoa, garia, udareak, iratzea, liliak, etab.), etxeatzera eramaten dira edo atarian zintzilikatzen dira (zenbait tokitan, zati bat ekaitza dagoenean erretzeko gordetzeko tradizioa eregorde dute). Herri-sinestearen arabera, San Joan bezperako gaua jeinuen gaua ere bada: mendi batzuetan irekitako kutxatxo bat utziz gero, jeinu horiek (mamuak, galtzagorriak, etab.) harrapa omen daitezke. Biharamunean jeinu horiek kutxatxoaren nagusiari bere zerbitzu magikoak eskainiko dizkiote.
Euskal Herriko zenbait lekutan akelarre baten bidez ospatu izan da udako solstizioa. Akelarrea ez zen urtero egun berean egiten, baizik eta solstizio gauetik gertu zegoen ilargi beteko gauean. Akelarrean Mari, euskal mitologiako jainkosa nagusia, gurtzen zen. Herritarrak inguruko kobazulo batean biltzen ziren eta bertako ospakizuna emakumerik zaharrenak gidatzen zuen, haiek betetzen baitzuten gaur egungo kristautasuneko apaizaren figura. Emakume horiek mundu honetakoak ez diren pertsona ahaltsuekiko dohai batzuk zituztela kontsideratzen zen. Akelarrea eta sua, izpiritu txarrak uxatzeko erabiltzen zen aldi berean, baina, funtsean ospakizun bat zen.

1 comentario:

Anónimo dijo...

San JOAN?? Catalana da ala?