martes, 20 de julio de 2010

SANTA MARIÑEKO JAIAK 2010.

Zorionak Aitor eta zurekin lanean aritu diren auzotar eta lagun guztiei, aurtengoak ere jai oso onak izan direlako, zuek lan asko egiten duzuelako, guk ostiraletik iganderarte topera disfrutatzen dugun bitartean.



Su Ta Gar.Sukaldariak primerakoak benetan.

Su Ta Gar taldeko managerra Goiherritik ibili zen larunbatean, musikari berrien bila, planta oneko abeslaria behintzat (baxu jolea ez nago hain ziur) ondo-ondoan zeukan.



Aargazkiak egiten Keniako safarian balego bezala, txakurren erakusketa beste aldean zegoen arren, artistak leku guztietatik ikusten du obra ona egiteko aukera.

Tertulia ederrak egiteko leku eta momentu ezin hobeak larunbata arratsaldetik.





Asto probak, nire gustorako, soberan daude jaietan (astoek jasaten duten tratuagatik), ordu horietarako beste ikuskizun bat bilatu beharko litzatekela uste dut, tradizioak aldatu egin daiteztekeelako, begira bestela igandeko mezetan gertatu zena, kalizaren faltan (abadeari ahaztu egin zitzaiolako kaliza ekartzea) Rua Vieja orujoaren propaganda zuen kristalezko edalontzi batekin egin zuen meza.

No hay comentarios: