
Udazkenean ere orkideak loratzen dira, argazkietan ikusten dena
"Spiranthes spiralis" da, Zaldibarren herrian bertan loratu da Goierri auzorako bideko landa batean. Izen arrunta inglesez bakarrik aurkitu dut, "autum lady's-tresses" euskaraz "udazkeneko emakume trenza" izango litzateke. Oinarrian hostozabal batzuk ditu eta ondoan 30 zm.ko zurtoinaren inguruan hogei inguru lore txikitxoek espiral bat egiten dute, hortik bere izena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario