lunes, 16 de mayo de 2011

ZALDUA FUTBOL TALDEA LEHENTASUNEZKO MAILARA IGO DA.

Larunbata arratsaldeko partida irabazita Zaldua Futbol Taldea Lehentasunezko Mailara (Preferente) igo da. Taldearen izena historikoa da baina jokalari , entrenatzaile eta laguntzaileen izen gehienak berriak eta bitxiak dira. Jokalariak : Fane, Indio, Marru, Bush, Jonas, Mol, Txiko, Picius, Kev, Manex, Pipita, Gari, Varela, Tiri, River, Borja, Pando, Xabi, Txomin, Txolo. Entrenatzilea: Pelé. Eta laguntzaileak:Txemo, Llopis, Pabus eta Afrutus.

Partidaren lehenengo minutuan saru zuten gol bakarra eta bukatu arte borroka latza izan zen bi taldeen artean.

Jokalariak ikusleekin ospatu zuten gola.




Harmaila topera bete zen eta giroa primerakoa hasiera hasieratik.

Pelé entrenatzailea aginduak sutsuki ematen.


Vuvuzela soinuak ekipoa animatzeko.

Jokalariak partida amaitutakoan ikusleak agurtzen zelai erditik.

Pozak zoratzen zeuden jokalari eta teknikoak.


Txalaparta doinuak eta aurrezkua jokalarientzat. Eta gero aldageletarako bidean Eva Fernández Lehendakariak jokalari eta tekniko guztiak zoriondu zituen.



Zorionak Zalduako zuzendaritzakoei, jokalariei, entrenatzaile eta laguntzaileei, eta zaletu guztiei.

No hay comentarios: