jueves, 13 de octubre de 2011

LEHENENGO HERRI BATZARRA.

Larunbatean udalak deitutako lehenengo herri batzarra egin zen, 210 zaldibartar batu ginen Olazar pilotalekuan (gure herriko biztanleriaren %7 inguru). Udal gobernu taldeko zinegotzien azalpenak entzun genituen, nolako egoeran aurkitu duten udala eta zer egiteko asmoa duten azaldu ziguten, atal bakoitzaren ostean galderak eta iradokizunak egiteko aukera egon zen.
Orain auzoetako batzarrak egiten hasi dira eta aurrerantzean urtean bi edo hiru herri batzar egiteko asmoa du udalak.
Bertan entzundakoaz eta Aitor Arizmendiarrieta zinegotziak emandako argibideekin kronika moduko bat egitera ausartuko naiz.

Zorra:
Hiru milloi euro inguru, 2008,2009 eta 2010 urteetan eskatutakoak eta mantso mantso 2026. urterarte ordaintzeko epea dagoena.
Industrialderako saihesbidearen 3. faserako eta Bilbo etorbidea urbanizatzeko eskatutako maileguetariko bat (800.000 euro, 2010. urtean) ez dira obra horietarako erabiliko, baizik eta eskoletako eremuan eraikin berri bat egiteko, non haurtzaindegia eta 2-3 urteetako umeak sartuko baitira. Hori izango da lehentasuna beste egitasmo guztien gainetik, orain Kzgunea dagoen eraikina bota eta bertan beste erikin baten haurtzaindegia eta 2-3 urteko umeean eskola, bitartean prefabrikatutako moduloetan egongo dira.

Zergak:
2006. urtetik ez dira igo eta orain era progresiboan igoko dira (gehiago daukanak gehiago ordaindu), erabiltzen ez diren etxeei zerga gehiago eta egoera ekonomiko larrian dauden pertsona eta enpreseei ordainketak atzeratu. Zilindrada handiko kotxeei zergak igoko zaizkie.

Udal langileak:
Arkitektoak eta Arkigest bere enpresak 411.000 euro irabazi ditu azken lau urteetan,inongo ordutegiren kontrolik gabe eta asteko egun baten bere enpresako langile bat bidaltzen zuela; orain alde egin duenez ea beste arkitekto zintzoago bat kontratatzen duten.
Hamazazpi udal langileen artean badaude batzuk lan kontratu gabe edo kontrolik gabeko kontratuekin, orain beraien sindikatuekin negoziatzen ari dira kontratuak ondo arautzeko.

SR1:
Ese erre uno, horrela deitzen dute futbol zelai berriko inguruetan egindako urbanizazioari, José Andrés Urizar zinegotziak emandako azalpen luzetik bi gauza gelditu zaizkit nahiko argi, bat 70 etxebizitzako proiektua, 189 etxebizitza, gehi futbol zelaia, gehi inguruko parke eta urbanizazioara pasatu zela eta horrela etxebizitzak askoz ere garestiagoak atera direla; eta bi, eskola eremua txikiagoa gelditzen dela eta orain etxeak saltzen ez direnez, ezin da egin Hezkuntza Sailarekin adostutako proiektua, bere oinarrian etxeetatik aterako zen dirua zegoelako.

Herritarren parte hartzea:
Alkatesaren esanetan, udal irekia,parte hartzea bermatzen duena, zabala eta gardena nahi dute, horretarako udal batzorde informatiboak irekiak dira eta edozeinek eman dezake bere iritzia botorik izan ez arren erabakietan, berri honen azkenengo partean dagoen kuadroan azaltzen dira asteko eta hileko zein egunetan den batzorde bakoitza.
Osoko udal batzak ostegun arratsaldeetan egingo dira bi hilerik behin, jente gehiagoren partehartzea bermatzeko.
Alkatesarekin hitz egiteko , aldez aurretik hitzordua eskatuta, onakoak dira, asteartea(9:30-11:00) eta asteazkenetan (13:00-15:00)




No hay comentarios: