lunes, 2 de enero de 2012

URTE BERRIA SANTAMARINAZARREN HASI.


Urte berria ondo hasteko Santamarinazarrera igotzea oso ideia ona izan da aurten ere, eguraldi bikaina eta Zaldua Mendi Taldeak prestatzen duen hamarretakoa primerakoa. Goizean zehar 137 lagun igo ginen eta argazkia egiteko orduan laurogei gutxienez.

Bitoriano Sanz ere han zegoen, urteko euri kantitateen taularekin eta bere kiwiekin egindako argazki batekin, orain ere kiwi asko dituenez emateko prest agertu zen, segi horrela "Naparra".
2007an 1548 l/m2ko
2008an 1794 l/m2ko
2009an 1645 l/m2ko
2010an 1429 l/m2ko
2011an 1151 l/m2ko








No hay comentarios: