
Orain hamar urte Iñaki Gaminde filologoak Zaldibarko euskarari buruzko ikerketa egin zuen eta "
Zaldibar berbarik berba" liburuan argitaratu zen. Gaur arratsaldean aurkeztu dena lan horren webgunea izan da, "
www.zaldibar-euskaraz.com" atarian ikusi eta entzungo dira berrogei zaldibartarrei egindako elkarrizketak, hitzak, ipuinak eta kantak, eta nahi izanez gero ekarpen gehiago egiteko aukera ere.
Goiko argazkian gaurko aurkezpenera joan garenen artean Gaminderen informatzaileetariko batzuk. Behekoan Arantza alkatea, Inma Eguen euskara teknikaria eta Iñaki Gaminde. Azken argazkian digitalizazioa egin duen Joxerra Aizpurua "iametza interaktiboa" enpresakoa.

