viernes, 10 de febrero de 2012

IDAZLEA BERE HERRIKO IRAKURLEEKIN.

Udal liburutegian "Zaharrak ez zuen hil nahi" nobelaren aurkezpena baino gehiago Gaizka Zabarte egilearekin liburuaz, solasaldi oso interesgarria izan zen ostegunekoa. Uste dut bertaratu ginen gehienok irakurria dugula, eta liburuko gauza askori buruz hitz egin zen, lekuak, izenak, misterioak, bukaera eta beste bukaera posible batzuk, idazteaz eta argitaratzeaz ere hitz egin zen, Jabi liburuzainaren galderekin hasi eta gero beste askoren galdera guztiei erantzun zien Gaizkak. Irakurri duzun liburuaz idazlearekin ordu beteko solasaldi ederra irakurketaren osagarri ideala izan zen.
Mila esker Gaizka.


No hay comentarios: