martes, 8 de mayo de 2012

"EDERTO" PROIEKTUA IRABAZLE ESKOLAKO ERIKIN BERRIRAKO.









Udalak antolatutako erakusketatik herritar asko eta arkitekto batzuk ere pasatu ziren aste osoan zehar eskolarako eraikin berrirako aurkeztu ziren proiektuak ikusteko. Asteburuan 156 zaldibartar animatu ziren botoa ematera beraiek aukeratutako proiektuari, beste askok oso gai teknikoa zela argudiatzen zuten botorik ez emateko. Botoen %20 behar zenez puntuak lortzeko teknikoen puntuei gehitzeko, honela banatu ziren, "Ederto" 47 boto (10 puntu) eta "Puzzleskola" 32 boto (6 puntu). Besteak, "Haur paisaia" 19 boto, "Handitzen-handitzen" 15 boto, "Pinpilinpauxa" 15 boto, "Kosima" 12 boto, "Etxean bezala" 7 boto, "Pikaro" 3 boto, "Shtatë" 3 boto, "Yo tengo una casita" 2 boto eta "Trukeme" 2 boto.
Udalak eratutako epaimahaian ere "EDERTO"k lortu zituen puntu gehien, beraz irabazlea izan da aukeraketa prozesuan guztira 85 punturekin, bigarren "Etxean bezala" 72 punturekin eta hirugarren ""Puzzleskola" 68 punturekin.

"EDERTO" proiektua Donostiako Estudio Urgari S.L.P. (www.estudio-urgari.com) taldeak aurkeztu zuen eta beraien paneletatik ataratakoak dira ondorengo argazkiak.








No hay comentarios: