jueves, 19 de julio de 2012

ZABORRARI BURUZKO FOROA.



Asteartean egin zen zaborrari buruzko foroan gauza batzuk argitu ziren eta beste gauza pare batek agerian utzi zuten Amankomunazgotik etorritako hizlaria ez zela gai horretan aditua.
Argitu zirenak:
* Arropak eta oinetakoak, ontziak, papera, beira, etxeko olioa,pilak eta tamaina handikoak birziklatzeko enpresa espezializatuen bidez egiten da.
 * Hondakinen gainerakoa Orozketako transferentzi plantara eramaten dira, bertan zati bat Igorreko zabortegira doa eta gainerakoa Zabalgarbiko Erraustegira erretzeko eta energia elektrikoa ekoizteko.
* Auzoetan batez ere, kontenedore berri eta handiagoak jarriko dira orain dauden txikiagoak kentzeko. Eta Arantzamendi kalean jarriko da tamaina handikoak uzteko leku egokiagoa.
Argitu gabekoak:
 * Zenbait gauza konkreturi buruz galdetzean hizlariak ez zekien zein kontenedorera bota behar ziren.
*  Eta Orozketako zabortegian nola egiten den bereizketa (egiten bada)  gero hondakin batzuk zabortegira bidaltzeko eta besteak erretzera.
* Agian beste foro bat egin beharko litzateke gauza hauek argitzeko eta batez ere zabor organikoarekin birziklatzeko dauden aukerak aztertzeko eta ekintza konkretoak egiteko(beste herri batzuetan egiten duten lana ezagutuz, Berrizkoa eta jakin berri dugun Izurtzakoa, non 6.300 euroko diru laguntza jaso duten konpost ontziak erosteko eta eskaera egin dutenen artean banantzeko).


No hay comentarios: