martes, 27 de noviembre de 2012

SANANDRESETAKO TXUPINERAK I.



Jai egitarauan txapligua Helmuga elkarteak jaurtiko duela  esaten duen arren, jai batzordean beraiek beste emakumeen talde hau proposatu zuten lan hori egiteko eta omenaldi bezala izan zedila. Emakumeen talde honek otsailean egiten den Tonbolarako opariak egiten ditu orain dela hogeta hamar urte baino gehiagotik, batzuk laurogeiak pasata dituzten arren gogotsu jarraitzen dute beraien eskulanetan.
Zorionak eta jarraitu lanean.






Egitarauan beste akats bat dago, zeren Helmuga Elkartearen karteletan pintxoen ekintza ostegunean dela jartzen du; txarto ulertuak izan daitezke baina nere ustez jai batzordea "gripatuta" dagoelako gertatzen dira horrelakoak, eta denon artean koipeztatu behar dugu. Talde batzurekin komunikazioa zailagoa izaten da, baina horiekin jarri beharko litzake ahalegin gehiago.

No hay comentarios: