martes, 12 de abril de 2011

BASERRITIK PLAZARA ETA ETXEETARA.



Igor Mendiolagaraik baserritik plazara ekimenean parte hartzen du, hileko lehen ostiral arratsaldeetan Abadiñoko Eroskiko aparkalekuan beste hamaika nekazarirekin batera, Durangaldeko produktuak eskaintzen dituzte salmenta zuzenean, Urkiola Landa Garapenerako Elkartearen laguntzarekin.
Goiko fitxan ikusten denez, Kastorrena (Aranguren auzoan) da baserriaren izena, eta familiaren laguntzarekin, ortuariak, frutak, marmeladak eta landareak saltzen dituzte. Gai toxikoak erabili gabe ekologikorako bidean dago beraien produkzio mota.





Haztegiak.


Ortuak.

Maiurupikua.

Konposta egiteko.

Hau bai konpost bikaina.



Fruitarboletan euliak eta beste zenbait zomorro harrapatzeko ozpiña, botilla bat eta tututxo batekin egindako tranpa bat.



Negutegian.

Zenbait frutarekin marmeladak egiten dituzte eta baita txirikilota marmelada ere, irudian ikusten den kalabaza horrekin (espainolez calabaza de cidra eta cidracayote izenekin ezagutzen dira eta gozogintzan erabiltzen da cabello de angel izenarekin)



Hemen biltegian ikusten dugu,bezeroentzat poltsak prestatzen. Nekasare sarean parte hartzen du Igorrek, sare horren bitartez salmenta zuzena bultzatzen da, baserritarrak astean behin beren produktuekin poltsa bat uzten dio bezeroari sarearen lokaletan (Bilbon dago eta EHNE sindikatuaren eta Mundubat GKE laguntza du), bezeroak lokaletik etxera eramango du . Zaldibarren ere horrelako bezeroak ere baditu eta nahi izanez gero baserrira ere joan gaitezke erosketa egiteko.


No hay comentarios: