
Lehenengo afaria(eskerrak bereziki Baratza dendakoei generoagatik eta Nerea Garitagoitiari gisatua prestatzeagatik) eta gero Joseba Ramirezekin (Irrintzi da bere izen artistikoa) kantuan eta dantzan aritu ginen pare bat orduz Korrika egiteko ordua heldu arte.







Guztira herriko hamar taldek lagundu dute aurtengo Korrika (Zaldua Futbol, Zaldua Pilota, Goierriko Auzo Elkartea, Zaldua Mendi Taldea, Ilargi Argazki Taldea, Eusko Alkartasuna, Koral Elkartea, Eskolako Guraso Elkartea, Castet Elkartea eta Ezker Abertzalea) eta Udalak afariko musikaria ekarriz lagundu du.
Azken argazki hau Rafa Iraetak utzitakoa da(eskerrik asko Rafa), lekukoa eramaten beste argazki gehiago baldi badituzue bidali eizazkidazue (zaldizurde@yahoo.com helbidera) eta hemen agertuko dira.


No hay comentarios:
Publicar un comentario