sábado, 11 de junio de 2011

ALDAKETA HISTORIKOA EZKERRETIK.

Aldaketa izenburua ipini zion Antoniok hauteskunde egun osteko albisteari, niretzat aldaketa historikoa izan da ezkerretik etorri delako. Lehen ere izan dira aldaketa asko Zaldibarko Udalean, baina "quitate tú para ponerme yo- kendu zaitez neu ipintzeko" jokoan, gaurkoa beste gauza bat izan da, herritar gehiengoaren laguntzarekin lehenengoz ezkerreko Alkatea dugu.


Zinegotzirik nagusienak (erdian Benito Paco PP) eta gazteenak (bere eskuinetara Olaia Araucua Bildu) izan dira bilkura buruak hasieran, bozketan gehiengo osoz Arantza Baigorrik (Bildu) lortu du alkatetza.

Lehenengo txaloak.
Olaiaren eskutik jaso du aginte makila eta gero alkate bezela gorago jaso du makila.

Alkate berria, Arantza Baigorri.

Gero itzaldia egin du, hona hemen bere hitzak:

Zorionak guztioi, zuen ahaleginari esker posible egin duzuelako Bildu koalizioak Zaldibarren alkatetza lor dezan.

Euskal Herrian aro berri batean sarturik gaude, aldaketaren garaian,. Ilusio eta itxaropenez kargaturik dago giroa eta zuengan, herritarrogan, indar berezi bat nabari daiteke,

Tenemos un reto prioritario, aquí y en Euskal Herria: conseguir un escenario democrático, y trabajaremos desde el Ayuntamiento para que este escenario sea posible, para que de una vez por todas todos los derechos civiles y políticos sean reconocidos. Por ello, pedimos que desaparezca del escenario de este país todo tipo de violencia, definitivamentey sin condiciones, así como las amenazas, las presiones, las persecuciones, las detenciones y las torturas por defender ideas políticas. Hoy no podemos olvidar que aun hay un importante sector en Euskal Herria que no puede ejercer una actividad política, tampoco queremos olvidarnos de los y las que hoy celebran nuestra presencia aquí a miles de kilómetros, dispersados en las cárceles del estado español y francés. Hoy tocamos con la punta de los dedos una oportunidad histórica.

Honekin batera, udala eraldatzea izango da gure erronka. Nola? Bildu koalizioa osatzen dugunon proiektua, abertzalea, ezkertiarra eta soberanista, herritarron esku jarriz eta beste herri bat eraikitzea posible dela erakutsiz.

Bildu koalizioaren proiektua herritar guztien ongizatea ziurtatzeari begira garatuko dugu eta, era berean, egungo krisi ekonomikoaren ondorioz, kaltetuenen eta behar gehien dituztenen mesedetan arituko gara.

Trabajaremos con todas y con todos, y para todos y para todas, impulsando la participación democrática los próximos cuatro años, debatiendo juntos, decidiendo entre todas y todos, y articulando los mecanismos necesarios para que esto sea así. Sabemos del valor inmenso de aunar fuerzas, la coalición Bildu es un buen ejemplo de ello, y ahora, esa unión tiene que alcanzar a todo un pueblo que que tiene que ser participe y protagonista da las decisiones.

Zaldibarri bizitasuna eman nahi diogu, Eta bide hori elkarrekin burutu nahi dugu, gazteekin, hirugarren adinekoekin, kultur eta kirol elkarteekin, herrigintzan eta auzolanean aritzeko prest zaudeten guztiekin. Guztiontzat zabalik izango dira udal honen ateak eta gure eskuak. Udala herriarena delako, gu herriarentzat lan egiten dugulako. Hau da aldaketa nagusia, Ni, gu herritarrak gara aldaketa honen aurpegiak, irudiak, besterik gabe.

Eskerrik asko

Besterik gabe, mila esker eta zorionak guztioi.



Azkenik, Arantzak bere gurasoei eskerrak eman dizkie berak esan duenez eman dioten ideologiagatik, eta bere senar eta alabarentzat ere oso hitz ederrak izan ditu, hunkigarria izan da momento hori, malkoak ere joan dira emozioarekin eta denon txaloak.


Bilkura amaitutakoan plazan trikitilariek alaitu dute giroa, pintxoak eta sagardoa ere guztiontzat izan dira.



No hay comentarios: