Igande arratsaldean jokatu zen Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XX. txapelketa Olazarren, pilotatokia gainezka bete zen eta giroa ere ezin hobea arratsalde osoan, lehenengo argazkia txapelketa hasi baino bost minutu lehenagokoa da, bigarrenean epaimahaia, erdian José Mari Iriondo soinujolea, berak final honetarako konposatutako "Garraiz Fandangoa" jo behar zuten hirugarren ariketa moduan finalista guztiek.


8. postuan Maria Lasa(Zizurkil, 14 urte) eta Garazi Otaegi(Asteasu,14 urte).



7.postuan Paul Eizmendi (Donostia, 15 urte) eta Eider Manso (Lasarte, 16 urte).



6. postuan Jone Uria (Eibar, 19 urte) eta Julene Otegi (Mungia, 18 urte).



5.postuan Josune Arakisttain (Deba, 15 urte) eta Alaitz Eskudero (Deba, 14 urte).


No hay comentarios:
Publicar un comentario