

Gero aurrezkua dantzatu dute bere omenez.



Lore sorta udalaren partetik eta herritar guztien txaloak bere esker hitzak entzun ondoren.
San Andres jaien hasiera adierazteko txapligua jaurti du Rubenek udaletxeko balkoitik.

Hiru taldekide ere etorri dira Rubeni laguntzera hainbeste argazkilari, ume eta herritarren eskariak asetzeko, primeran portatu dira denak, ezkerrtik hasita Koldo Fernández de Larrea, Jonathan Castroviejo eta Amets Txurruka, mila esker hauei ere.

Umeak udaletxetik bota dituzten karameloak batzen.

Bukatzeko Izukari tabernan pintxo batzuk denontzat, hor ere argazkilariak eta herritarrak animoz aguantatzen, ondo dekoratu dituzte hormak Rubenen eta Francis Gutierrezen argazki eta prentsa albisteekin, kanpoaldean eskerrak emateko eta tourrean etapa bat lortzeko animoekin ipini dute arbel bat.





No hay comentarios:
Publicar un comentario