sábado, 30 de junio de 2012

ANTONIO GUTIERREZ TXUPINEROA ZALDIBARREN.


Zaldibarko jai batzordean urtero batzorde horretako talde batek jaurtiko zuela jaiak iragartzeko txapligua erabaki zen, igaz Zaldua futbol taldeak jaurti zuen eta aurten Lagun-Artea txirrindulari elkarteak, eta txupineroa Antonio Gutiérrez izango da. Omenaldia ere egingo zaio txapligua piztu baino lehenago, Zaldibar, Berriz eta Mallabiako txirrindulari gaztetxoen entrenatzile izateagatik hogeita hamazortzi urtetan. Eta oraindik hor jarraitzen du astero bi egunetan apiriletik urrira Euskal Herria kalean egiten duten zirkuitotxoan gaztetxoak entrenatzen eta zaintzen, eta asteburu askotan Bizkaiako herrietan zehar lasterketetan laguntzen.
Mila esker eta Zorionak Antonio!









Azken argazki hau gaurko Zaldibarko lasterketa hasi baino lehenagokoa da.



No hay comentarios: