viernes, 22 de junio de 2012

ERDIGUNEKO BIGARREN HERRI BATZARRA.


    Sei hilabete pasatu dira aurreko herri batzarretik eta atzoko batzarrean udalak igazko abenduan azaldutako gai guztiei eman zien erantzunen bat, garrantzitsuenak azaltzen zaiatuko naiz.
    San Andres aldeko ur hornidura konpontzeko n634 errepide azpitik ur hodi bat sartuko da eta ponpa batekin uraren hornidura bermatuko da, abuztu bukaeran eta irailean egingo dira lan hauek. Inguru hortako ur hodia estaltzeko eskatu zaio Partzuergoari.
    San Andres etorbidean trafikoa azkarragi doala adierazteko eskutitz bat bidali zitzaion Aldundiari eta Aldundiak berak egindako ikerketan ikusi da erdiak baino gehiagok abiadura mugak gainditzen dituztela, beraz aldundiak hartuko dituen neurrien zain dago udala.
    Erdigunetik pasatzen den kamioi trafikoari buruzko ikerketa bat egiten ari da ingenieri bat eta bukatzen duenean ikusiko da zeintzuk diren proposatzen dituen alternatibak eta zein aukeratuko den.
    San Martin plazaren peatonalizazioa eta Bolatoki kaleko estalpearen konponketen gaiak oraindik ikertzen ari da udala.
    Zaborren inguran informazioa berriz zabalduko da eta tren geltoki zaaharraren ondoan dagoen aparkalekuan ipiniko da boluminosoak uzteko leku bat. baina gai hau uztailaren 17an egingo den foro baterako utzi da, egun horretan zaborrari buruzko foro monografikoa egingo da.
    Eskoletako frontoiko fitxak liburutegian salduko dira. Liburutegia abuztuan itxita mantentzea erabaki da eta egin zen lan poltsarekin gabonetan zabalik.
    Zaldua plaza inguruko zorua konpontzeko 10 zentimetroko porlan geruza batekin estaliko da uren kanalizazioarekin batera, hamar urtetarako bermea du geruza horrek, eskoletatik Zaldua plazara doazen eskailerak ere konponduko dira, lan hauek uda honetan egingo dira. Ni inguru honetan bizi naizenez pozarren nago, urte asko daramagulako egoera negargarrian dagoen zoruarekin, eta beste batzar batzuetan trafikoa, aparkalekuak, peatonalizazioa eta abarreko gaiak azalduko dira eta konponbidean ipiniko.
    Gauza batzuk oso garestiak direlako ezin direla egin azaldu zen, tartean komun publikoa eta N634 errepideko espaloian hesia ipintzea, beste batzuk ez dira egingo udal honen erabakia beste bat delako, Sanjuangoa-Elexoste eraikina saltzea ez da egingo Kultur Etxea egiteko delako.
    Olazar ingurua txukuntzeko proiektu bat egiten ari da udala eta irailerako auzolan bat deituko da.
    Beste kexa berri batzuk ere agertu ziren zaborren kontenedoreen kokapenari buruzkoak, Gernikako arbola parkearen zati bat oso egoera txarrean dagoela eta umeentzako Zapatublai eta uztailean egingo diren udalekuetarako ume batzuk kanpoan gelditu direlako, alkateak hauek ere apuntatu zituen eta hurrengo batzar baterako argituko dira.

No hay comentarios: