viernes, 22 de marzo de 2013

18. KORRIKA ZALDIBARREN.



 Korrika pasatu aurretik txokolatada  izan dugu Eskolako guraso Elkarteak prestaturik.
 Eta Korrikako edizio gehienetako argazki erakusketa udaletxe plazan egun osoan, Ilargi Argazki Taldeak antolatuta.


 Gendetza batu da Zaldibarko kaleetatik 18. Korrika bultzatzeko.
Laguntzaileen artean Sortu, Castet Elkartea, Eskolako Guraso Elkartea, Gaztetxea, Ernai, Zaldua Kirol Elkartea, Eusko Alkartasuna, Koral Elkartea, Herrira, Ilargi Argazki Taldea, Goierriko Auzo Elkartea, eta Udala izan dira eta baita hainbat denda eta taberna korrika lagun legez.
















 Goierrira heltzean oraindik taldetxoa mantentzen zen azken bultzada emateko Mallabirako bidean.



 18. Korrika pasatu ostean, luntxa egon da Udalak antolatuta eta triki-poteoa herriko trikitilari gazteekin.




 Gora AEK eta segi KORRIKA.



No hay comentarios: