jueves, 14 de marzo de 2013

KORRIKA BADATOR !!!




 18. Korrika gaur abiatu da Andoaindik, Zaldibarren datorren asteazkenean sartuko da arratsaldeko bostak eta laurdenetan. Aurtengo omenduak euskara ikasi dutenak eta ikasten ari direnak izango direnez, Zaldibarren ikasten ari direnak  gaur liburutegi zaharrean bisitatu ditut klasea bukatu dutenean, gora zuek!!!


  
 
 Gazteak larunbatean Gaztetxearen 9. urteurrena ospatzen, gora zuek ere!!!


                                             Umeek Olazarren ipini dute beraien lana.Eta asteazkenean Korrika Txikia egingo dute arratsaldeko hiru terdietan, gero txokolatada izango dute 18. Korrika datorren arte. Beste guztiontzat Korrika pasatu ostean luntxa Udaletxe plazan eta triki- poteoa herrian zehar.


                                              Zuk ere egingo zenuen korrika ezta Don Victor!!!

No hay comentarios: