martes, 30 de abril de 2013

BEROKETAILERRA.



Larunbatean Zaldibar eitten! ekimenaren barnean Beroketailerra egin zen Olazar frontoian, Alex Carrascosa artista plastikoak gidatu zuen tailerra. Alex hamar urtez aritu da Bilboko Guggeheim museoan lanean eta Euskal Herrian eta Hego eta Ertamerikan ere asanblada kreatiboak eratzen eta gatazka guneetan laguntzen.

Tailer hau beroketailerra izendatu du Alexek eta nire ustez Zaldibar eitteko beroketa ariketa bat izan daiteke, berak azaldu zigunez artea demokratizatu nahi du gero demokrazia eraikitzeko eta denok margotuko genuela ziurtatu eta lortu zuen.

 Berak proposatutako margo ariketan lehenengo hamar lagunetako bost talde osatu ziren eta talde bakoitzak Zaldibarko maparen gainean margotu genuen. Lehenengo bakoitzak zatitxo bat (etxea) margotu zuen eta gero albokoarekin zatien arteko tarteetan (kaleak) bien artean adostutako estiloan margotu ziren tarteak eta erdigunean (plaza) hamarren arteko adostasunarekin erdigune hori margotu genuen herria osatuz. Horrelako ariketa bat izan daiteke Zaldibar eitten! prozesu hau.




































1 comentario:

Anónimo dijo...

Oso argazki polittek Delfin, Zorionak!