sábado, 27 de abril de 2013

ZALDIBAR EITTEN! AURKEZPENA.



 Plan orokorra zer den azaldu zuten Hiria kolektibiko Amaiak eta Koldok eta gero plana idazteko ardura izango duten atal bakoitzeko aurkezpena egin zen, ingurumena,mugikortasuna,eguneroko bizitza, hirigintza eta sozio-ekonomia.
Parte hartze prozesuaren deskribapena ere egin zen, lehenengo Zaldibar berba eitten! (diagnostikoa), Danon Zaldibar eitten! (proposamenak) ondoren eta azkenik Zaldibar eraitten! (Herri kontsulta).

Hau dena liburutegi zaharrean (Zaldibar zaharrean?) eta bukatzeko liburutegi berriko atarian (Zaldibar berriko atarian?) Zaldibarko argazki erraldoia josi genuen partehartzaile guztien artean eta baita kaletik pasatzen zirenen laguntzarekin.

http://www.zaldibareitten.com/ hemen duzue informazio gehiago.


















No hay comentarios: