lunes, 4 de julio de 2011

ASTEBURUAN KIROLAK ETA ARGAZKIGINTZA.


Nik ez dut kirolik egiten, baina argazkiak piloa, igandean argazki rallya herritik zehar eta asteburu osoan hainbat kirol ekintza izan dira gure herrian eta baita telebistaz jarraitzekoak ere ordu guztietan.
Hemen jartzen ditut argazki ezanguratsu batzuk.
Behekoa Fidel Castroren ilobarena da, igandean erlojuz kontrako lasterketa ikustera etorri zen.

Enertz Iturriaga txirrindularia sailkapenak begiratzen, geroxeago sari banaketan lagunduko zuen.


Gazteen mailan Eskoziatik etorritako taldeak irabazi zituen larunbateko lasterketa eta igandeko taldekako erlojuz kontrakoa ere. Txirrindulari bat lasterketa bukatuta ere kontzentraturik eta bere laguna aurpegiak ipintzen argazkirako.



Hauek Bizkaiako nesken erlojuzkontrako txapeldunak.

Merueloko kantabriarrak lotsati samar sariak jasotzerakoan, beraiek irabazi zuten nesken erlojuaren kontrakoa.

Hauek Igorreko gaztetxoak dira, argazkietan ateratzeko gogo biziz zeuden lasterketa hasi aurretik.

Zalduak antolatzen duen futbito txapelketan jende asko asteburu osoan, eta azkenean finala herriko bi talderen artean jokatu zen.

Futbolaz gainera ballet apur bat ere egiten ikusi genuen zenbait jokalari.


Finala jokatu zutenak lagunak zirenez, ba besarkada gorri berdeak.

Txapeldunordeak.

Txapeldunak.

No hay comentarios: