
Bertso saio ederra Zaldua plazan balkoitik balkoira igande arratsaldean ikusi genuena. Bertsolariak primerakoak eta lekua ezin hobea horrelako saio baterako.
Andoni Egañak musika eskolako atril bat atera zuen eta bertsolaritza partitura gabeko musika zela esan zuen.
Onintza Enbeitak etxe barrutik maleta bat atera zuen eta Iberiako zinta eta guzti zituela kantatu zuen, ez zuena ikusi "Camping Bastiagueiro. La Coruña" pegatina izan zen.
Amets Arzallusek jarraitzailerik serioena zeukan egokitu zitzaion balkoiaren azpian.







No hay comentarios:
Publicar un comentario