domingo, 17 de julio de 2011

LARUNBATA GOIZA GOIERRIN.


Goierriko Santa Marina jaietan larunba egun bikaina izan zen, lehen ordutik sukaldariak (irudiotan Nieves, Etxeba eta Txifli, sukaldari bikainak) eta laguntzaileak paella eta makailao lehiaketarako kazolak prestatzen dituzte.



Bitartean umeek ez dute gauza gehiegirik behar jolasteko.


Egun alaia benetan.



Etorkizuna ziurtaturik dago, jolastuz eta ikasiz.





Herriko trikitilariek giroa berotu zuten eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan.



Epaileak beren sekretario periodistarekin.



Jon Iriondo, asteburuko protagonistetako bat, Zaldibarko argazki rallya irabazi duelako (zorionak Jon), irudi honetan egunkarian bere izena irakurtzen ari da.




Bazkalostean, mus eta briska txapelketak jokatu ziren barrakoian eta ermita inguruan gaztetxoak ere kartetan jokatzea gustatzen zaiela erakursi zuten.

No hay comentarios: