martes, 13 de diciembre de 2011

AUZOLANAREN KULTURA.

"Auzolanaren kultura" liburua Jasone Mixteltorena kazetariak idatzi du, bertan auzolanaren iragana, oraina eta etorkizunerako duen indarra azaltzen du luze eta sakon.
Euskal Herriko zenbait herritan egiten diren auzolanen adibideak ipintzen ditu, eta horietako bat Zaldibarrena da, 2005. urtean Elexoste kalea garbitzea eta 2009. urtean Santamarinazarren landatutako zuhaitzen auzolanak kontatzen ditu bi orrialdetan eta blog honetatik ateratako argazki bat ere ipintzen du (Santamarinazarren herritarrak lanean ikusten dira).

Auzolanerako deiak Herri Batzarretan egiten zirela kontatzen du liburuan, ba Zaldibarren orain ere egiten ari dira Batzarrak, oraintsu auzoetako biztanleekin eta datorren ostegunean, arratsaldeko zazpiretan, liburutegi zaharrean herriguneko biztanleekin egingo da. Batzarretan parte hartzea auzolanaren hasiera ere izan daiteke, beraz denok gaude deituak herriaren hoberako.

No hay comentarios: