sábado, 17 de diciembre de 2011

OSTEGUNEKO HERRI BATZARRA.


Ostegun arratsaldean egin zen herri batzarrean bederatzi zinegotzi (denak PSOEkoak izan ezik) eta hirurogeiren bat herritarrek liburutegi zaharra bete zuten. Kexak eta iradokizunak egiteko ordi terdiko batzar guztiz irekia egin zen, zenbait kasutan eztabaida eta zinegotzien azalpenak entzuteko aukera izan genuen, eta guzti horien jarraipena egingo zutela egiaztatu zuten zinegotziek. Hona hemen horietako batzuk:


Kexak:
Futbol zelai ondoko etxeetan arazoak dituzte komunitateko gastuekin etxeak egin zituen enpresarekin, eta bizilagun batzuk ur beroarekin eta berogailuarekin.
San Andres etorbideko ur arazoentzat Ur Partzuergoa proiektu bat egiten ari da arazoa konpontzeko.
Kamioien trafikoa erdigunetik oraindik ere oso haundia da ez direlako saihesbidetik sartzen industri poligonora, eta saihesbidearen hirugarren fasea bukatzeko dirurik ez dagoenez, arazoak konponbide zaila du momentuz. San Andres etorbidean ere oso azkar pasatzen da trafikoa.
Zenbait lekutan zaborren kontenedoreak egoera txarrean daude eta askotan edozein modutak lagatzen dira altzari eta bolumen handiko zaborrak.
Liburutegia gabonetan itxita egotea faena bat dela.
Tabernen ordutegiak (izteko ordutegirik eza) arazoak eragiten ditu taberna gainean bizi direnentzat.
Zaldua plaza eta inguruaren egoera negargarria eta honetan ere dirurik ez dagoenez konponketa oso bat egiteko, zelan egin eztabaidatu zen.
Tren geltoki zaharra zegoen lekuan gauez egiten dituzten lanak oso zaratatsuak dira.
San Andres etorbideko etxeen azpian dauden pare bat enpresek arazoak eragiten dituzte gainean bizi diren herritarrengan, batez ere makinen bibrazioarekin.



Iradokizunak:
San Martin plaza peatonalizatzea.
Frontoirako fitxak liburutegian ere saltzea.
Bolatoki kaleko estalpea aldatu eta plazatxo guztia estaliko zuen zerbait jarri.
Kaleak garbitzeko makina bat erosi.
Olazar ingurua txukundu.
Komun publikoa ipintzea.
Udaletxe gaineko etxebizitzak dohainik erabiltzeagatik Osakidetzari zerbait erreklamatzea.

No hay comentarios: